Saturday, November 08, 2014

Frantsesek Balmaseda erre zuten 1808 urtean


Azaroaren 8an 206 urte bete egin dira gertakizun hau izan zenetik, hau da, Napoleon-en armadak Balmaseda erdia erre zuenetik.
300 biztanle inguruk hartuko dute parte antzezlana honetan. Eguerdian soldaduak, eta zaldunak, ikusiko dira herrian zehar eta gaualdean Zubi zaharra, Donibane eliza, Seberino deunarena eta udaletxea erre egingo dituzte.

Sunday, September 28, 2014

Iragarpena

Berriro bankuak eske AEBan?  Erdi mailako klasea desagertzen bada akabo zibilizazioa!

Friday, September 26, 2014

Argia toxikoa?

Aurrerapenek bere ordainen bat daukate maiz, lanparekin honela dirudi ondoko bideoan ikus ahal den moduan.


Baina, zer gertatzen da modan dagoen LED delako lanperekin? badirudi lanpara hauen kolore espektroan urdina nagusitzen da eta intentsitate handia igortzen du, gure hormona sistema kaltetuz, eremu elektromagnetikoak aparte:

Tuesday, August 05, 2014

2014 SOLAR QUEDADA

Seigarren urtez ospatu zen Kortesen “QUEDADA SOLAR” delako bilkura. Ohi den bezala agorrilaren lehenengo asteburuan.
Energia gaiaren inguruan mugitzen dena interesatzen zaien jendea bereziki hurbildu zen bertara; nola ez, energia berriztagarriz funtzionatzen diren asmakuntzen zaleak ere bai. Horien ezker bazkaria zein afaria eguzki labe edo kontzentragailuetan prestatzea posiblea da eta sukaldariei asko laketzen zaie: zapore ezin hobeago, ingurumenari kalterik egin barik, merkeago, eta gainera lagunekin partekatzeko. Aurten Suitza eta Mexikotik etorritako Michael Goëtz eta Victoria Aguilera hurbildu ziren; azken honek elikadura zelan tratatu luze mantentzeko azaldu zuen ere bai.
Sukaldea aldenduz beste asmakizun ugari erakutsi zituzten Luis Perez, Gasteizko Taer enpresakoa eta beste partaide batzuk.
Ane Garcés-ek, astrofisikaria, eguzkia aurkeztu zuen, eta bere teleskopioaren ezker argizagia hurbildu zitzaien ikusleei.
Manel Riverok hitzaldi pare bat eta tailer bat eratu zituen jendeari energiaren kontzeptuak eta teknologiak hurbiltzearren.
Asmakuntzaz gain, hausnarketa sakonagoak egin ziren, paradoxak ateratzen: zelan eguzki gainezka duen Estatu batek atzera bultza nahi dituen energia berriztagarrien bidez lortzen den energiak? Zelan aurreztu energia? Etorriko zaigun kontadore digitalak, eta abar luze bat. Bereziki Manolo Vilchez-ek zer aukera daude oligopolioei aurre egiteko eta, bide batez, gure ingurumena babesteko azaldu zuen, Som Energia eta Goiener kasuak.
Beste motako energiak maneiatzen dituen Mario San Miguel-ek, errezitaldia eman zuen. Jendea oso pozik atera zen Marioren “bakarrizketa” eta abestiak entzunda.
Urtero omenaldi bat egiten dio Lurraren alde nabarmenki aritzen den pertsona bati. Aurten Petra Jebens-i eman zion saria eta errekonozimendua. Bera eta bere senarra arkitektura bioklimatikoaren munduan aritzen dira; gaur egun Alemaniatik ekarritako master bat online eskaintzen dute ere bai..

Tuesday, July 08, 2014

Teknologia kataloniako parlamentuan

Ciutadans-eko Carrizosa partaideak erantzuten die Teknologia irakasgaiari buruzko Kataluniako parlamentuan izan den agertze partaideei

Sunday, June 08, 2014

Udaberria eta arte

 
Udaberria amaitzear dagoenean orain ohartzen da beroa Balmasedan. Hiribildu honetan arte kalean zehar kokatu dute eguraldi ona aprobetxatuz jendeak  patxadaz ikusteko.

Lanak ikusgai beste aukeren artean, adibidez, erdigune historikoa, museoak, bereziki "La Enkartada" izenekoa (antzinako ehungintza lantegia) eta beste.

Sunday, June 01, 2014

Gorantz goaz, go go

Ospatzen da 2014ko ekainaren lehenengoan Euskal Eskola Publikoaren jaia, urtero bezala duela 23 urtetik. Aurten, lehenengoz, Enkarterrira heldu da ospakizuna, Balmasedara hain zuzen. Herria ongi egokitu gune batzuk izateko hainbat ekitaldi ospatzeko.
Instituzional aldetik Urkullu Lehendakari bera eta Hezkuntza kontseilaria, Uriarte andrea, etorri dira. Urkullu Eskola Publikoaren aldekoa agertu da eta bere hitzetatik apustua irmo mantenduko duela ulertu ahal da.

Berde gorroto dute

Badirudi diru apur bat dagoela eta ez dugu idearik zelan gastatu, non inbertitu; orduan bati bururatzen saio biribilgunea egitea eta horra hor! berdegunea pikutara eta horren truke asfalto. Orain arte Bilbo - Santander errepidea eta bertatik ateratzen diren bi adarrak ongi ordenatuta daude, faltatzekotan oinezkoek erabiltzeko lurazpiko pasabide bat izango zen, osasun zentro eta kiroldegira joateko bereziki.
Esparru berde hori osasun zentro baten ondoan ez dago gaizki, ikusiko dugu zelan geratzen den hurrengo galipot gunea!

Wednesday, March 05, 2014

Hondamendiak

2014ko neguaren zehar enbata bi baino gehiago gertatu dira Euskal Herriko Kostaldean. Bereziki irudi gogorrak jaso ditugu Zarautzetik, malekoia eta dunak desegina; Bermeotik non kanpoko kaia bost gunetik apurtuta agertu baita eta arrantzaleen lonjak urpetuta; Donostia, hemen hiru zubi eta pasealeku batzuk hainbat kalte jaso egin dute ere bai... Baina Enkarterrin ere ustekabeak jaso ditugu: Pobeñako zubia, pasarela, tokiz kanpo agertu da eta bi zutabe jota, beraz, lan handia berriro martxan jartzeko, eta bereziki ikustea zelan sartu da ura auzoan zehar, nik dakidanez lehengo aldian historian, itzela!. 
Bideoan martxoaren 2an jasotako irudiak, azken enbata 3an gertatu egin da.

Friday, January 31, 2014

Saturday, January 04, 2014

Energiaren legea DISPARATE!

Nola da posible honelako legea? Batek ekoizten badu bere energia milioika euro isuna jaso ahal du? Horretarako ez dugu gobernurik behar, zuzen enpresen administrazio kontseiluak!