Thursday, January 17, 2013

EUSKO martxan

 Urtarrilaren 15ean aurkeztu dira eusko 5 txartel ereduan, Baionako Halles-etan iragan den prentsaurrekoan.
Txartel horiek, Bob Edme-k egindako argazkiak Ramuntxo Partarrieu-ren maketaren gainean, urririk, errepresentatzen dituzte alde batean leku enblematikoak, eta bestean iparraldeko aktibitate ekonomiko eta kulturalak.
Euskoek bost seguritate sistema dituzte :
  • filigrano bat
  • urreztadura berotua
  • puntzoi edo zigiluak (itsuek erabil ditzaketenak txartelen identifikatzeko)
  • fotokopien kontrako tinda fluorezentea
  • eta bosgarren sistema bat, diskretuagoa, segeretua egonen dena !

Hitzordua larunbatean Laborantxa Ganbaran
1,2,5,10 eta 20 eusko txartelak aitzin agerraldian aldatuak izanen dira euroen kontra Laborantxa Ganbararen urte betetzetan, urtarrilaren 19an Ainiza Monjolosen 9taik atsaldeko 2ak arte.
Euskoen erabilpen orokorraren bultzaketa, urtarrilaren 31an iraganen da Iparralde osoan, Eusko sarearen aldagunetan. Harpidetuek aldagune horietan eskuratzen ahalko dituzte bere kide kartak, euskoen erabiltzeko beharrezkoak, baita zerbitzu emaileen aurkibidea nun agertuko diren jadanik euskoak onartzen dituzten lehen komertsio, enpresa eta elkarteak.
Bestalde, paperezko moneta horrez gain 2013 erditxua aitzin agertu behar liteke moneta elektroniko bat, Interneten bidez transferentziak egin ahal izaiteko profesionalen artean.
Beste berrikuntza : on-line harpidetza
Oraindik goiti posible da %100ean euskoari internetez harpidetzea, kotizazioa sistema segurtatu baten bidez pagatuz (5€/urtea minimum). Hemen klik egin : harpidetza.
Ez gehiago duda, euskoa sustenga ! Harpidetu eta zuen inguruan harpidearazi, urtarrilaren 31an, bulktzaketarako, ahal bezain bat izan gaiten !
Harpidetza beharrezkoa da erebai Euskoaren bultzaketa Biltzar nagusian parte hartzeko, urtarrilaren 26an larunbatez Uztaritzen, 9ak30tan. Denak ongi etorriak dira, eta posible izanen da bertan harpidetzea 9taik goiti.

No comments: