Antolatzaileak agurra ematen
Dozena bat urte igaro ondoren 2013ko uztailaren 6an agurtu
egin da Mendebala. Urtero ospatzen zen jaialdi hau uda hasi berria denean,
asteburu batean. Kantauri itsasaldera ematen duten herrien kantak eskaintzen ziren
bertan: Galizia, Asturias, Kantabria, Euskal Herria, Aragoiko, Gaztela,
Akitania, Bretainia, … Zelten kutsua sumatzen zen abesti gehienetan.
Eskenatoki zoragarrian abesten zuten talde bat bestearen
ostean. Zuhaitzak, larreak, giro epela, gau magikoak, eguratsa aparta, soinu
zorrotzen artean gazte batzuk saltoka, beste batzuk txosnetan edo ondoko
postuetan erosten. Ahaztu ezina.
Zergatik geratzen da bertan behera jaialdi berezi hau?
Antolatzaileek diotenez krisiaren ondorioa da, dirua ez da heltzen lehen
bezala. Agian ere, partaide batzuk nekatu egin dira eta beste ziklo berri bati
ekin behar diotela, edozein kasu musika komun eta herrikoi hori ezin da
gelditu.
Azken saio honetan Xabi Agurruzaga, Aira da Pedra, Celtas Cortos, Prau eta Emon aritu dira eta egoerari buruz zenbait iruzkin egin zuten.
Celtas Cortos-ek ezin zuten azken jaialdia galdu eta abesti zahar zein berriez hornitu zuten gaua
No comments:
Post a Comment