Thursday, August 22, 2013

HAU PITTU HAUK UEU-ri eman dio aurtengo saria

«Bihotzez eta bihotzetik» emandako saria da atzo (VIII-19) Bilboko Euskalgunean eman zena, Karmele Artetxe Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) zuzendariaren hitzetan. Hark jaso zuen Euskara Saria, unibertsitatearen izenean. Euskararen aldeko Hau Pittu Hau konpartsak urtero banatzen du sari hori, Aste Nagusian egiten duten bazkariaren ostean.
Euskalgintzan aritzen diren taldeen lana aitortzea da ekitaldiaren helburua. Aurten UEUri egokitu zaio, 1973tik «benetako euskal unibertsitatea» eraikitzen aritu delako, konpartsako kideen arabera. «Egun gizartean dauden irrika eta beharrak aztertuz, egokituz, eta, azkenik, lekua eskainiz». Hau Pittu Hau konpartsako kideek gogorarazi zuten konpartsak 25 urte bete zituela iaz, eta aldi berean UEUk bere 40. urtemuga ospatu zuela. Eta gaineratu zuten biak ala biak «euskaraz» funtzionatzen duten eta euskaltzaleen «topaleku» diren proiektuak direla.
«Herritik eta herriarentzat» sortutako edukiak ekoitzi eta plazaratzea da saria emateko beste arrazoietariko bat. UEUren izaera publiko eta soziala goraipatu zuten konpartsako ordezkariek. «Unibertsitatean euskaraz ikasteko eta ikertzeko lekua egokitu dute».
<!--[if gte mso 9]> Artetxek onartu zuen ez daudela sariak jasotzera ohituta, baina konpartsakoek egindako aitortza eskertu zuen. «Garai zail hauetan, zeintzuetan bestelako aitortzak kentzen zaizkigun, eskertzekoa da gure hurbileko jendearen eskutik halakoak jasotzea». Unibertsitateko gaur egungo zein garai bateko kideak ere bertaratu ziren ekitaldira
Txabi Albarado

No comments: