Manifestaldiaren Lelo batzuk
Urriak 12an, manifestazio bat egin da Bilbon
LOMCEren aurka. Badirudi gutxik usten dute Legea aurrera joango denik, eta
honek nolabait erantzuna ahultzen ei du.
Egoeraren diagnositik
hasita egia da Espainia eta Euskadiko egoerak ez dira antzekoak. Adibidez,
eskola ustearen indizeari dagokionez, Euskadik Europako maila antzekoa dauka,
Espainiakoa baino askoz hobeagoa, honela beste parametro askorekin ere
gertatzen da, Lanbide heziketaren kasu.
Estatuko Lege Organikoa izanik Erkidegoetan bete
behar da osoz, baina hezkuntzari dagozkion konpetentziak Euskadik baditu guztiak,
beraz, kontraesana dago eta Eusko Jaurlaritzak errekurtsoa jarriko duela esan du.
Beste aldetik, Euskal
Curriculuma garatzen ari da. Bere asmoa galdera bati erantzun ahalik eta
zuzenena ematea zen hasieratik: Euskal Herrian zer atera behar da ezagutzen, zer menperatu behar
du gazte batek 16 urte betetzen dituenean eta eskolatik igaro ostean? Eredua
garatzeko munduko ikasketa aurreratuenak ikertu ostean konpetentziak hartu
ziren erreferentzia moduan, eta ez irakasgaiak. Estatuko gobernuak, aldiz,
atzera jotzen du 35 edo 40 urte eta berriro hartzen ditu irakasgaiak irizpide
bezala. Ez hori bakarrik, irakasgai ardatz zerrendatik Teknologia kentzen du,
gizartea gero eta teknologikoagoa izan arren. Paradoxa hau gero ulertzen da
Lanbide Heziketari ematen dion tratua ikustean. Badirudi Heziketa teknologikoa
ibilbide akademikoan dauden ikasleek ez dute behar (?) aldiz, heziketa hori Lanbide Heziketa
ikasiko dutenek jorratuko dute soilik. Curriculuma nahiko ez-orekatua geratzen da. 1986 urtean jadanik Archer-ek zion: "El establecimiento de la tecnologia como tercera área al lado de las ciencias y las humanidades se justifica no tanto en la existencia de objetos de estudio diferentes, como en el hecho de que la aproximación al conocimiento desde la tecnología, la manera de saber, es diferente. Mientras la ciencia es el cuerpo de conocimiento teórico basado en la observación, la medida, la hipótesis y la experimentación, y las humanidades son el cuerpo de conocimiento basado en la contemplación, la crítica, la evaluación y el discurso, la tecnología, como tercera área, es el cuerpo de conocimiento basado en la sensibilidad, la invención, la validación y la implementación".
Ebaluazioak finkatzen ditu curriculumaren gainontzeko osagaiak. Eta osagai honetan
Estatuak “Revalida” delako berezko froga jarriko du etapen amaieran: LH, DBH
eta Batxilergoan. Bertan, esan den bezala, finkatuko du curriculuma de facto.
Erkidegoei doitasunak besterik ez zaizkie egokitzen.
No comments:
Post a Comment