Zer gertatu da Iruña-Veleian? Zergatik batzuk ontzat ematen dituzte aurkitutako grafitoak eta beste batzuk zeharo ezinezkoak? zergatik suntsitu dute hain azkar zenbait aztarna? Hurrengo bideoan azalpen batzuk ematen dute, aztarna egiazkoak zirenak uzten dituztenek.
Sunday, December 29, 2013
Sunday, October 27, 2013
LOMCEren aurka gune askotatik
Lege Organikoaren prozesua aurrera doa eta erakunde askotatik horren kontra manifestazio eta adierazpen ikusi egin dugu azken egun hauetan, bakoitzak bere tokitik argudioak adierazten ditu:
- Autonomia kolokan uzten du
- Inklusibitate bertan behera lagatzen du
- Teknologia arloa Curriculum errotik kentzen du
- Errebalida gehiegi eta ohiko pirkarokeria: azterketa pasatzeko ikasiko dute eta ebaluazio enpresak pozik!
- Sare publikoa kaltetu egingo du, beti krisiaren aitzakiaz
- ... / ...
Etiquetas:
hezkuntza
Thursday, October 17, 2013
LOMCEren aurkako manifestazioa Bilbon
Manifestaldiaren Lelo batzuk
Urriak 12an, manifestazio bat egin da Bilbon
LOMCEren aurka. Badirudi gutxik usten dute Legea aurrera joango denik, eta
honek nolabait erantzuna ahultzen ei du.
Egoeraren diagnositik
hasita egia da Espainia eta Euskadiko egoerak ez dira antzekoak. Adibidez,
eskola ustearen indizeari dagokionez, Euskadik Europako maila antzekoa dauka,
Espainiakoa baino askoz hobeagoa, honela beste parametro askorekin ere
gertatzen da, Lanbide heziketaren kasu.
Estatuko Lege Organikoa izanik Erkidegoetan bete
behar da osoz, baina hezkuntzari dagozkion konpetentziak Euskadik baditu guztiak,
beraz, kontraesana dago eta Eusko Jaurlaritzak errekurtsoa jarriko duela esan du.
Beste aldetik, Euskal
Curriculuma garatzen ari da. Bere asmoa galdera bati erantzun ahalik eta
zuzenena ematea zen hasieratik: Euskal Herrian zer atera behar da ezagutzen, zer menperatu behar
du gazte batek 16 urte betetzen dituenean eta eskolatik igaro ostean? Eredua
garatzeko munduko ikasketa aurreratuenak ikertu ostean konpetentziak hartu
ziren erreferentzia moduan, eta ez irakasgaiak. Estatuko gobernuak, aldiz,
atzera jotzen du 35 edo 40 urte eta berriro hartzen ditu irakasgaiak irizpide
bezala. Ez hori bakarrik, irakasgai ardatz zerrendatik Teknologia kentzen du,
gizartea gero eta teknologikoagoa izan arren. Paradoxa hau gero ulertzen da
Lanbide Heziketari ematen dion tratua ikustean. Badirudi Heziketa teknologikoa
ibilbide akademikoan dauden ikasleek ez dute behar (?) aldiz, heziketa hori Lanbide Heziketa
ikasiko dutenek jorratuko dute soilik. Curriculuma nahiko ez-orekatua geratzen da. 1986 urtean jadanik Archer-ek zion: "El establecimiento de la tecnologia como tercera área al lado de las ciencias y las humanidades se justifica no tanto en la existencia de objetos de estudio diferentes, como en el hecho de que la aproximación al conocimiento desde la tecnología, la manera de saber, es diferente. Mientras la ciencia es el cuerpo de conocimiento teórico basado en la observación, la medida, la hipótesis y la experimentación, y las humanidades son el cuerpo de conocimiento basado en la contemplación, la crítica, la evaluación y el discurso, la tecnología, como tercera área, es el cuerpo de conocimiento basado en la sensibilidad, la invención, la validación y la implementación".
Ebaluazioak finkatzen ditu curriculumaren gainontzeko osagaiak. Eta osagai honetan
Estatuak “Revalida” delako berezko froga jarriko du etapen amaieran: LH, DBH
eta Batxilergoan. Bertan, esan den bezala, finkatuko du curriculuma de facto.
Erkidegoei doitasunak besterik ez zaizkie egokitzen.
Etiquetas:
hezkuntza
Sunday, October 06, 2013
Medikuntza energetikoa
Medikuntzan paradigma berri bat hurbiltzen ari dela ematen du. Zientziak dituen oinarrizko printzipioak agian ukitu behar dira apur bat etorriko dena ulertzeko gai izatea. Biofisikak irekitzen du mundu zabala non murgiltzea datozen urteetan.
http://www.gamisassociacio.org/video/Dr-Manel-Ballester/ helbidean aurkezpen luze bat aurki dezakegu. Hirurogei inguru diapositiba eta dagokion azalpen bana dago biltegiratuta webgune horretan.
Etiquetas:
fisika,
ikerkuntza,
medikuntza
Saturday, September 21, 2013
MEDITAZIOA
Ivan Oliveros, Kolonbiako Vedanta Advaitaz aditua, Artzentalesen egon da zenbait aldiz, horietako batean Meditazioa zer den adierazten zuen bitartean grabazioa egin zioten:
Etiquetas:
hezipena
Mugak Europan azken 1000 urtetan
Nola aldatzen diren gauzak, eta zelan ez mapa baten gainean egiten diren mugak adierazteko lerroak, hain erraz ezabatzea eta bermargotzea diren!
Etiquetas:
politika
Friday, September 20, 2013
Troiarrak
Politikoak baino troiarrak, politikan jarduten dira publikoak diren baliabideak kudeatzeko, gestio horretan "Externalizaioa ~ zerbitzuak kanporatzea, pribatizatzea" dago bere eginkizunen artean; gero ateratzen dira "res publikatik" eta pribatizatu zutenaz probetxu itzela ateratzen dute, hau da, guztiona zena beraien eskuetan uzten dute... listillos! Noski, hau ez da pertsona bat edo bik egiten dutena, multinazionalak, elkar ezagunen batzuk, familia hau eta beste ... sare bat,
MAFIA esango genuke.
Saturday, August 31, 2013
Karrantzako Pozalagua gunea 2013ko tokirik bereziena leiatzen
Repsol enpresak urtero egiten du lehiaketa bat, "El mejor rincón" izendatzen du; Estatu mailan ea zeinek aukeratzen den tokirik hoberena, partaideen arabera.
Aurten Karrantzako kobazuloak, POZALAGUA deituta, hartzen du parte eta finalera heldu da. Finalean egoteko Internet bidezko bozketak irabaziz joan da. Zertan dira horiek? Epe batean Repsol-ek sortu duen Webgunean egunero bi boto eman ditzake partaide bakoitzak; noski partaide izateko izena eta helbide elektroniko bat eman behar dira .
Ea Enkarterriko txokoak eramaten du saria Caceresko Hervas judatarren auzoaren aurrean, beste finalista dena.
Aurten Karrantzako kobazuloak, POZALAGUA deituta, hartzen du parte eta finalera heldu da. Finalean egoteko Internet bidezko bozketak irabaziz joan da. Zertan dira horiek? Epe batean Repsol-ek sortu duen Webgunean egunero bi boto eman ditzake partaide bakoitzak; noski partaide izateko izena eta helbide elektroniko bat eman behar dira .
Ea Enkarterriko txokoak eramaten du saria Caceresko Hervas judatarren auzoaren aurrean, beste finalista dena.
Thursday, August 22, 2013
HAU PITTU HAUK UEU-ri eman dio aurtengo saria
«Bihotzez
eta bihotzetik» emandako saria da atzo (VIII-19) Bilboko Euskalgunean eman zena, Karmele
Artetxe Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) zuzendariaren hitzetan. Hark jaso
zuen Euskara Saria, unibertsitatearen izenean. Euskararen aldeko Hau Pittu Hau
konpartsak urtero banatzen du sari hori, Aste Nagusian egiten duten bazkariaren
ostean.
Euskalgintzan aritzen diren taldeen lana aitortzea da ekitaldiaren helburua. Aurten UEUri egokitu zaio, 1973tik «benetako euskal unibertsitatea» eraikitzen aritu delako, konpartsako kideen arabera. «Egun gizartean dauden irrika eta beharrak aztertuz, egokituz, eta, azkenik, lekua eskainiz». Hau Pittu Hau konpartsako kideek gogorarazi zuten konpartsak 25 urte bete zituela iaz, eta aldi berean UEUk bere 40. urtemuga ospatu zuela. Eta gaineratu zuten biak ala biak «euskaraz» funtzionatzen duten eta euskaltzaleen «topaleku» diren proiektuak direla.
«Herritik eta herriarentzat» sortutako edukiak ekoitzi eta plazaratzea da saria emateko beste arrazoietariko bat. UEUren izaera publiko eta soziala goraipatu zuten konpartsako ordezkariek. «Unibertsitatean euskaraz ikasteko eta ikertzeko lekua egokitu dute».
Euskalgintzan aritzen diren taldeen lana aitortzea da ekitaldiaren helburua. Aurten UEUri egokitu zaio, 1973tik «benetako euskal unibertsitatea» eraikitzen aritu delako, konpartsako kideen arabera. «Egun gizartean dauden irrika eta beharrak aztertuz, egokituz, eta, azkenik, lekua eskainiz». Hau Pittu Hau konpartsako kideek gogorarazi zuten konpartsak 25 urte bete zituela iaz, eta aldi berean UEUk bere 40. urtemuga ospatu zuela. Eta gaineratu zuten biak ala biak «euskaraz» funtzionatzen duten eta euskaltzaleen «topaleku» diren proiektuak direla.
«Herritik eta herriarentzat» sortutako edukiak ekoitzi eta plazaratzea da saria emateko beste arrazoietariko bat. UEUren izaera publiko eta soziala goraipatu zuten konpartsako ordezkariek. «Unibertsitatean euskaraz ikasteko eta ikertzeko lekua egokitu dute».
<!--[if gte mso 9]>
Artetxek
onartu zuen ez daudela sariak jasotzera ohituta, baina konpartsakoek egindako
aitortza eskertu zuen. «Garai zail hauetan, zeintzuetan bestelako aitortzak
kentzen zaizkigun, eskertzekoa da gure hurbileko jendearen eskutik halakoak
jasotzea». Unibertsitateko gaur egungo zein garai bateko kideak ere bertaratu
ziren ekitaldira
Txabi Albarado
Monday, August 05, 2013
Solar Quedada: Mario Gabiriari omenaldia
Aurtengo kortes-eko solarquedadari buruzko informazioa helbide honetan eskura dezake: http://www.solarquedada.net/
Abuztuaren 3 eta 4an ospatu da aurreko urteko egituraren moduko solarquedada. Eguzkia, energia berriztagarriak, permacultura, asmakizunak, ... Aurten aparteko interesa sortu du hidrogeno pilak, eta koipez mugitzen den beribilak.
Aipatutako edukiz gain, interes antzekoak partekatzen duen jendearen bilkura bihurtu da esandako solarquedada, bi egun elkarrekin igarotzeko, ideaiak elkar trukatzeko eta abar.
Urtero bezala omenaldi bat egin da eta kasu honetan herriaren semea den Mario Gabiriari egin zion omenaldia. Merezi du gizon honek, ekologismoaren munduan oso garrantzi handia izan duelako estatu mailan eta atzerrian ere bai.
"Toti", Tuterako taldearen lehenengo ekologista, Mario Gabiria eta Jose Maria Perea Soro, Alikanteko PIC (plataforma de iniciativas ciudadanas) presidentea.
Etiquetas:
ekologia
Thursday, August 01, 2013
MAKERS
Uztailaren 13 eta 14an MAKERS delako bilkura ospatu zen
Euskalduna zubiaren itzalean. Bilboko Itsas museoaren ondoan hainbat makers
bere “produktuak” eraman zituzten: 3D inprimagailuak, joskintza elektronikoa,
Arduino, Raspberri Pi, dronak, astronomia, jokuak, robotak, eta hainbat gauza.
Normalean ez daude profesionalak, hobby moduan hartzen da eta modu askea lan egiten da. AEBan sortu ei zen
bilkura hauek egungo teknologia eta ideiak partekatzeko
Etiquetas:
sormena,
teknologia
FRACKING aurkako martxa
Fracking teknika gehiago ezagutzen joaten ari gara, nahiz eta enpresa batzuk isilean bere prospekzioak egiten jarraitu; zenbait hedabideak arduratu dira gai honekin eta blog eta guztiz eratzen ari dira.
Aurreko egunean Araba eta Bizkaiko bi mila inguru lagun bildu dira
Gorbeian egoera hau aurrera jarraitzeko bere desadostasuna adierazteko.
Partaide horietako asko Artabako “FRACKING EZ” plataforma kideak dira eta beste ikuspuntu
erakutsi nahi diote gizarteari
Beste aldetik plataforma horrek argitaratzen duen buletinean (pdf)
gauza harrigarria idatzi dute, hots, EIA, Energy Information Administration, agentziak
dioenez, bakarrik izango zen bideragarria Kantauri eta Euskadiren arteko txoko
batean. EIA erreferentzia-agentzia da energia munduan.
Hona hemen gai honekin erlazionatutako bideo-klipa
Hona hemen gai honekin erlazionatutako bideo-klipa
Etiquetas:
energia,
enkarterri,
ingurunea
Wednesday, July 17, 2013
VI. IKASNABAR Zallan & ZALLATECH
EHU eta Zallako udalak sustatuta ospatu da “Ikasnabar” VI nazioarteko
biltzarra. Lehenengo aldiz ospatu da udalerri horretan eta, ematen du,
jarraitzeko asmozekin geratu dela. Biltzarraren gaia hezkuntza
teknologia da, bereziki unibertsitate mailan garatzen dena. Hau dela eta
aurten puri purian dauden gaiak landu dira, besteak beste MOOC, hau da
unibertsitateko urrutiko ikasketa masibo eta doakoa; PLE edo norberak zelan antolatzen
dituen eskura daukan informazioa kudeatzeko tresna anitza; E-learning plataformak edo azpiegitura ikas-irakasteko
prozesua urrutik, telematikoki, garatzeko. Emaileak hiru egunen zehar aritzu izan dira, uztailaren 9, 10 eta 11an, hain zuzen.
Ondoko bideoan Zallako alkatea den Javier Portillo Berasaluzek, agurra ematen die partaideei.
"Zallatech" markak sortu du lehenengo proiektu teknologikoen lehiaketa, idei batzuk aurkeztu dira 1. edizio honetara eta maila nahiko ona erakutsi dute, batzuk besteak baino garatuagoak eta ondoko bideoan finalera heldu ziren 6ak erakusten dira:
Ondoko bideoan Zallako alkatea den Javier Portillo Berasaluzek, agurra ematen die partaideei.
"Zallatech" markak sortu du lehenengo proiektu teknologikoen lehiaketa, idei batzuk aurkeztu dira 1. edizio honetara eta maila nahiko ona erakutsi dute, batzuk besteak baino garatuagoak eta ondoko bideoan finalera heldu ziren 6ak erakusten dira:
Etiquetas:
berrikuntza,
enkarterri,
hezkuntza,
teknologia
Tuesday, July 16, 2013
AGUR MENDEBALA
Antolatzaileak agurra ematen
Dozena bat urte igaro ondoren 2013ko uztailaren 6an agurtu
egin da Mendebala. Urtero ospatzen zen jaialdi hau uda hasi berria denean,
asteburu batean. Kantauri itsasaldera ematen duten herrien kantak eskaintzen ziren
bertan: Galizia, Asturias, Kantabria, Euskal Herria, Aragoiko, Gaztela,
Akitania, Bretainia, … Zelten kutsua sumatzen zen abesti gehienetan.
Eskenatoki zoragarrian abesten zuten talde bat bestearen
ostean. Zuhaitzak, larreak, giro epela, gau magikoak, eguratsa aparta, soinu
zorrotzen artean gazte batzuk saltoka, beste batzuk txosnetan edo ondoko
postuetan erosten. Ahaztu ezina.
Zergatik geratzen da bertan behera jaialdi berezi hau?
Antolatzaileek diotenez krisiaren ondorioa da, dirua ez da heltzen lehen
bezala. Agian ere, partaide batzuk nekatu egin dira eta beste ziklo berri bati
ekin behar diotela, edozein kasu musika komun eta herrikoi hori ezin da
gelditu.
Azken saio honetan Xabi Agurruzaga, Aira da Pedra, Celtas Cortos, Prau eta Emon aritu dira eta egoerari buruz zenbait iruzkin egin zuten.
Celtas Cortos-ek ezin zuten azken jaialdia galdu eta abesti zahar zein berriez hornitu zuten gaua
Etiquetas:
enkarterri,
musika
Sunday, May 26, 2013
Tecnologia en acción
Balentziako Teknologia irakasleen elkarteak web bat sortu du LOMCE legeak oinarrizko teknologian (DBH eta Batxilergokoa) duen eragina adierazteko, eta nolabait salatzeko ere bai.
Helbidea hauxe da: http://www.tecnologiaenaccion.com/
Estatu mailan badago plataforma bat Teknologia irakasleen elkarteak batzen dituena: PEAPT du izena eta bere bloga elikatzen du helbide honetan: http://peapt.blogspot.com.es/
Ekimena honetaz gain, beste ekintza egin dute aipatutako eragina gizarteak hobeto bistaratzeko, adibidez, flasmob bat muntatu zuten Balentzia iriaren erdigunean. Ehundik gorako partaide gelatu moduan agertzen dira zera adierazteko: "Teknologia barik dena geldituta geratzen da"
Etiquetas:
hezkuntza,
teknologia
Friday, May 24, 2013
Zallako bertso eskola jaialdia
Urtero bezala, aurten maiatzaren 17an hain zuzen, ospatu da Zallako antzokian bertso jaialdi bat. Bertan 5 bertsolari aritu dira publiko ugariren aurrean, haien artean bertso eskolako gazteak.
Alaia Martin, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Beñat Amezaga eta Jone Uria izan dira bertsolari gonbidatuak eta bi ordu atsegin eskaini dizkiete ikustera joan ziren guztiei, bereziki Beñat Amezagak bertoko bertsolari gaztea.
Bertso eskolako gazteek puntua jarri zieten grabatutako bideo batean bertsolari banari, atal honek interesa areagotu die eskolako gazteei, bere burua eta ahotsa pantailan bistaratzean.
Etiquetas:
enkarterri,
euskara
Fracking, badago esperientzia
Heltzen ari da Europara Fracking teknika hau, baina jadanik bereak egin ditu Amerikako Estatu Batuetan. Aurreko post batean azaltzen zen nola eratzen zen teknika, orain YouTuben dagoen bideoa txertatzen dut bistaratzeko nolako portaera daukate honetan jarduten duten empresek,
Etiquetas:
ingurunea,
teknologia
Tuesday, May 14, 2013
Sansung eta 5G
Hemendik ez dugu oraindik 4G dastatu eta Korean ari dira 5Grekin aritzen naturaltasun osoz. Irudian teknikariak frogak egiten -ematen du edozein garajen daudela- Horra hor mundua eraldatzen ari direnak
Etiquetas:
teknologia
Tuesday, April 09, 2013
Jose Luis Sanpedro hil da
José Luis Sanpedro hil egin da apirilaren 8an. Nahiz eta 96 urte beteta izan, oso buru azkarra zela adierazi zuen.
M15 mugimenduarekin lotuta izan da eta azken bi urte hauetan erreferentzia bezala hartu dute. Dena dela, eta guzti hau aparte, bere lana oso zabala izan da literaturan: "La sonrisa etrusca", "El amante lesbiano", "La ciencia y la vida", "La senda del drago", .... eta ekonomia inguruan liburu multzo bat ere gauzatu zuen, adibidez, "Realidad económica y análisis estructural", "Los mongoles sobre Bagdad" eta abar.
Bakean izan bedi!
M15 mugimenduarekin lotuta izan da eta azken bi urte hauetan erreferentzia bezala hartu dute. Dena dela, eta guzti hau aparte, bere lana oso zabala izan da literaturan: "La sonrisa etrusca", "El amante lesbiano", "La ciencia y la vida", "La senda del drago", .... eta ekonomia inguruan liburu multzo bat ere gauzatu zuen, adibidez, "Realidad económica y análisis estructural", "Los mongoles sobre Bagdad" eta abar.
Bakean izan bedi!
Monday, April 08, 2013
Paradoxa
Epaileak koke- kontrako koordinadorari arrazoia eman dio,
instalazioak ez ditu baldintza guztiak betetzen (kostaldeko legearena, arriskutsuak
diren jarduerek bete behar dituzten arauak, eta abar) hala ere, inaugurazioa
aurrera joan da eta pasa den egunean, apirilaren 3an, KOKE instalazioak
ofizialki inauguratuta geratu dira. Zertarako balio duen “Justizia” inork
pentsa dezake, ekintza hau oraindik baimenik gabe egin zuelako.
Bertan izan dira pertsona ezagunak: politikariak, finantza
gizonak, eta abar; falta direnak lehendakaria eta aldundiaren nagusia,
susmagarria.
Etiquetas:
energia,
enkarterri,
ingurunea
Tuesday, March 26, 2013
Errealitate hedatuta, gehituta, ...
Daramagu hiruzpalau urte entzuten kontzeptu hau, Augmented reality, ingeleraz. Aplikazioak gero eta hedatuagoak eta joko moduan erabiliko da gertu ikasgeletan (jadanik experientziak daude)
Etiquetas:
pedagogia,
teknologia
Ezinezko geometria
Jansensonek proposamen bat aurkezten digu, 7 x 9 pieza dituen sasi mosaikoekin jolasten du gizon honek. Gezurra dirudi arren mozketak egin eta aleak falta ala sobratu egiten dute,
Etiquetas:
jolasa
Permafrost
Abisua azpaldidanik izan arren honelako berriak bueltatzen direnean kexka sortzen da berriro gure gogoan.
Badiruri gradu t´erdi bat igotzen bada lurraren ondoko tenperatura, urtuko da permafost; horren ondorioz metano itzalezko kantitatea askatuko da eta negutegi efektua areagotu egingo ei da. Ez hori bakarrik, material horren gainean dauden eraikuntza eta beste gauza bertan behera amaituko da.
Esteka helbide honetan: NCYT.
Etiquetas:
ekologia
Sunday, March 17, 2013
LOMCE Enkarterrin erantzuna
Martxoaren 15ean ospatu egin da bilera bat, Zallako kultur etxean, LOMCE jendearen aurrean aurkezteko.
Parte hartze nahiko handia eta orokorrean kezkatuta zenbait arrazoitik: legea oso zentralista delako, euskara errekuperatzeko prozesuari min egin diezaioke, irakasgai batzuek kalte egiten diolako –Teknologia barne, … baina, orokorrean, bere filosofia baztertzailea izan da gehien axolatzen dien partaideei.
Parte hartze nahiko handia eta orokorrean kezkatuta zenbait arrazoitik: legea oso zentralista delako, euskara errekuperatzeko prozesuari min egin diezaioke, irakasgai batzuek kalte egiten diolako –Teknologia barne, … baina, orokorrean, bere filosofia baztertzailea izan da gehien axolatzen dien partaideei.
Etiquetas:
enkarterri,
hezkuntza
Thursday, February 28, 2013
Aniceto Calceta y la Tecnologia
Hitzaldi hau Meridan ospatu ei zen eta Guillermo Fesser-ek, Gomaespuma kide bat, bere lana aurkezten du, bide batez errepasu bat ematen dio egungo egoerari. Ia ordu oso bat irauten duen bideo, pena merezi du ikustea:
Etiquetas:
hezkuntza,
teknologia
Sunday, February 17, 2013
Hezkuntza Filosofia Vedantaren ikuspuntutik
Ivan Oliverosek Artzentaleseko Amalurraren egoitzan emandako
hitzaldiaren zati bat bistaratzen da hurrengo bideoan. Filosofia
Vedantaren ikuspuntutik zelan planteatzen den hezkuntza, hauxe izan gaiaren leloa.
Tuesday, February 12, 2013
Mimetiz, tren geltoki berria
Zallako Mimetiz auzoa tren geltoki berri bat estreinatzen ari da egun hauetan, Bilbotik Santanderrera dagoen trenbidean aurkitzen da eta Aranguren geltokiaren hurrengoa kokatzen da Karrantzarako noranzkoan.
Berezitasun nabarmena bere kokapena da: malda batetan, hain zuzen; horra heltzeko igogailua prestatu dute eta honela Zallako erdigunetik oso gertu geratzen da tren geltoki hau: azoka, udaletxea, anbulatorioa, institutua, frontoia, Eguzki egoitza eta abar luze bat eskura daude puntu horretatik.
Ongi izan arren, kezka pare bat sortu dira hiritarrengan: lehenengoa trenen mugimenduaren maiztasuna da, oso eskasa; bigarrena, tren-geltokia dagoen maldan ikusitako lur jausiak. Ura gainezka egin du ondoko mendixkan otsail euritsu honetan eta puntu pare batetan begi bistan utzi ditu zuloak, irudietan ikusten den legez. Arduradunak informatuta izatea espero dugu!
Etiquetas:
enkarterri
Tuesday, February 05, 2013
Inausketa
Irudian, intxaurrondoa, adarra potoloa kendu ostean likido bat jariotzen zaio honelako itxura hartuz. Gaixotasuna duela ematen du. Zer aholkatzen da kasu honetan? agian buztina jarri zaurian bertan?
Otsailean, nahiz eta euria eta elur bota, mahatsondoko ohiko lanekin jarraitzen dute. Irudian Balmasedako malda batean landareak egokitzen
Etiquetas:
Enkarterri.,
nekazaritza
Sunday, January 20, 2013
Euritakoa eta gero
Egun hauetan euri asko egiten ari da Europako alde honetan, baina baita,
noizbehinka, haize bortitza ere bai. Lotzen
baldin baditugu bi elementu horiek errez imajina dezake hainbat euritako zakarrontzietan
… eta orain dator irudimena, zer egin tresna hauekin haizete batek egoera
tamalgarria uzten dituenean?
Oihala berreskuratu eta, josteko makina ongi koipeztu, azkenean ondoko
bezalako poltsak gauzatu arte. Pentsa dezakegu beste objektu ere egin dezakeela
oihala zein hagatxoen birziklatzearekin, ea norbaitek sortzen du beste zerbait!
Etiquetas:
teknologia
Subscribe to:
Posts (Atom)