Showing posts with label enkarterri. Show all posts
Showing posts with label enkarterri. Show all posts

Saturday, August 29, 2015

2015ko UDA

Beste tresna digital erabiltzean, blog hau abandonaturik laga dut. Bisitatu ostean urte honen udan jasotako hunkipenak eta inpresio laburki argitaratzea pentsatu egin dut.

Bisitak, turistak, ... Sarritan heltzen dira Balmasedara turistak, inoiz familiak, bikoteak eta maiz, autobus osoak. Hor ikusten dira argazkiak ateratzen, alde zaharreko bitxikeriak miatzen, zerbait tabernetan hartzen, patxadaz, lasai.
Bizkaiko hiribildu zaharrena izanik hainbat gauza geratu da "inprimatuta" bere morfologian, balmasedatarren jaietarako zaletasunez aparte (!)

Beroa areagotzen denean, uretan murgiltzea maite dute gazteek, horrez gain, zailtasunen bat edo beste deskubritzen badute ez dago ezer esaterik, horra antzinako kirola gure egunetan gauzatuta ume koxkor horiek egina.
Baina ze ondo datorkigu ekaitza sargoriaren nekea arintzeko. Ez da egunen bat edo bi uda honen zehar agertu diren ekaitzak. Mendien artean sarturik, soinua eta giro aparta sortzen da, beste arrazoi bat disfrutatzeko udan.

Ahaleginak egiten dituzte erakundeek herrian giro aberasteko. Udan zehar, eta urria heldu arte, erakusketa nahiko zabala dago libre ikusteko bai kaleetan zehar zein Horkasitas jauregian. Euskal artista batzuek eta Poloniakoak aurkezten dituzte bere lanak, beste zergati bat Enkarterrietan uda on bat igarotzeko.





Sunday, March 15, 2015

Meatzaldeko biotopoa, bebestuta.


Aspaldidanik zegoen borroka hau martxan, hots, Galdames eta Triano inguruko mendiak biotopo babestuta izateko borroka. Badirudi Eusko Jaurlaritzak erabakia hartu eta legea atera egin du egun hauetan. Meatzaldeko biotopo bezala ezagutuko da esparru babestuta.
IZATE, zonaldeko ingurugiroaz kezkatzeen den taldea, bere blogean atera du berria.
Galdameseko harrobia eta Magdalena leitzearen sarbidearen konponketaz, besteen artean, birpentsatu behar izango dute

Sunday, June 01, 2014

Berde gorroto dute

Badirudi diru apur bat dagoela eta ez dugu idearik zelan gastatu, non inbertitu; orduan bati bururatzen saio biribilgunea egitea eta horra hor! berdegunea pikutara eta horren truke asfalto. Orain arte Bilbo - Santander errepidea eta bertatik ateratzen diren bi adarrak ongi ordenatuta daude, faltatzekotan oinezkoek erabiltzeko lurazpiko pasabide bat izango zen, osasun zentro eta kiroldegira joateko bereziki.
Esparru berde hori osasun zentro baten ondoan ez dago gaizki, ikusiko dugu zelan geratzen den hurrengo galipot gunea!

Wednesday, March 05, 2014

Hondamendiak

2014ko neguaren zehar enbata bi baino gehiago gertatu dira Euskal Herriko Kostaldean. Bereziki irudi gogorrak jaso ditugu Zarautzetik, malekoia eta dunak desegina; Bermeotik non kanpoko kaia bost gunetik apurtuta agertu baita eta arrantzaleen lonjak urpetuta; Donostia, hemen hiru zubi eta pasealeku batzuk hainbat kalte jaso egin dute ere bai... Baina Enkarterrin ere ustekabeak jaso ditugu: PobeƱako zubia, pasarela, tokiz kanpo agertu da eta bi zutabe jota, beraz, lan handia berriro martxan jartzeko, eta bereziki ikustea zelan sartu da ura auzoan zehar, nik dakidanez lehengo aldian historian, itzela!. 
Bideoan martxoaren 2an jasotako irudiak, azken enbata 3an gertatu egin da.

Thursday, August 01, 2013

FRACKING aurkako martxa


Fracking teknika gehiago ezagutzen joaten ari gara, nahiz eta enpresa batzuk isilean bere prospekzioak egiten jarraitu; zenbait hedabideak arduratu dira gai honekin eta blog eta guztiz eratzen ari dira.

Aurreko egunean Araba eta Bizkaiko bi mila inguru lagun bildu dira Gorbeian egoera hau aurrera jarraitzeko bere desadostasuna adierazteko. Partaide horietako asko Artabako “FRACKING EZ” plataforma kideak dira eta beste ikuspuntu erakutsi nahi diote gizarteari



Beste aldetik plataforma horrek argitaratzen duen buletinean (pdf) gauza harrigarria idatzi dute, hots, EIA, Energy Information Administration, agentziak dioenez, bakarrik izango zen bideragarria Kantauri eta Euskadiren arteko txoko batean. EIA erreferentzia-agentzia da energia munduan.
Hona hemen gai honekin erlazionatutako bideo-klipa 

Wednesday, July 17, 2013

VI. IKASNABAR Zallan & ZALLATECH


EHU eta Zallako udalak sustatuta ospatu da “Ikasnabar” VI nazioarteko biltzarra. Lehenengo aldiz ospatu da udalerri horretan eta, ematen du, jarraitzeko asmozekin geratu dela. Biltzarraren gaia hezkuntza teknologia da, bereziki unibertsitate mailan garatzen dena. Hau dela eta aurten puri purian dauden gaiak landu dira, besteak beste MOOC, hau da unibertsitateko urrutiko ikasketa masibo eta doakoa; PLE edo norberak zelan antolatzen dituen eskura daukan informazioa kudeatzeko tresna anitza;  E-learning plataformak edo azpiegitura ikas-irakasteko prozesua urrutik, telematikoki, garatzeko. Emaileak hiru egunen zehar aritzu izan dira, uztailaren 9, 10 eta 11an, hain zuzen.
Ondoko bideoan Zallako alkatea den Javier Portillo Berasaluzek, agurra ematen die partaideei.

"Zallatech" markak sortu du lehenengo proiektu teknologikoen lehiaketa, idei batzuk aurkeztu dira 1. edizio honetara eta maila nahiko ona erakutsi dute, batzuk besteak baino garatuagoak eta ondoko bideoan finalera heldu ziren 6ak erakusten dira:

Tuesday, July 16, 2013

AGUR MENDEBALA


 Antolatzaileak agurra ematen

Dozena bat urte igaro ondoren 2013ko uztailaren 6an agurtu egin da Mendebala. Urtero ospatzen zen jaialdi hau uda hasi berria denean, asteburu batean. Kantauri itsasaldera ematen duten herrien kantak eskaintzen ziren bertan: Galizia, Asturias, Kantabria, Euskal Herria, Aragoiko, Gaztela, Akitania, Bretainia, … Zelten kutsua sumatzen zen abesti gehienetan.
Eskenatoki zoragarrian abesten zuten talde bat bestearen ostean. Zuhaitzak, larreak, giro epela, gau magikoak, eguratsa aparta, soinu zorrotzen artean gazte batzuk saltoka, beste batzuk txosnetan edo ondoko postuetan erosten. Ahaztu ezina.
Zergatik geratzen da bertan behera jaialdi berezi hau? Antolatzaileek diotenez krisiaren ondorioa da, dirua ez da heltzen lehen bezala. Agian ere, partaide batzuk nekatu egin dira eta beste ziklo berri bati ekin behar diotela, edozein kasu musika komun eta herrikoi hori ezin da gelditu.
Azken saio honetan Xabi Agurruzaga, Aira da Pedra, Celtas Cortos, Prau eta Emon aritu dira eta egoerari buruz zenbait iruzkin egin zuten.
 Celtas Cortos-ek ezin zuten azken jaialdia galdu eta abesti zahar zein berriez hornitu zuten gaua 
  

Friday, May 24, 2013

Zallako bertso eskola jaialdia

Urtero bezala,  aurten maiatzaren 17an hain zuzen, ospatu da Zallako antzokian bertso jaialdi bat. Bertan 5 bertsolari aritu dira publiko ugariren aurrean, haien artean bertso eskolako gazteak.
Alaia Martin, Amets Arzallus, Andoni EgaƱa, BeƱat Amezaga eta Jone Uria izan dira bertsolari gonbidatuak eta bi ordu atsegin eskaini dizkiete ikustera joan ziren guztiei, bereziki BeƱat Amezagak bertoko bertsolari gaztea.

Bertso eskolako gazteek puntua jarri zieten  grabatutako bideo batean bertsolari banari, atal honek interesa areagotu die eskolako gazteei, bere burua eta ahotsa pantailan bistaratzean.


Monday, April 08, 2013

Paradoxa


Epaileak koke- kontrako koordinadorari arrazoia eman dio, instalazioak ez ditu baldintza guztiak betetzen (kostaldeko legearena, arriskutsuak diren jarduerek bete behar dituzten arauak, eta abar) hala ere, inaugurazioa aurrera joan da eta pasa den egunean, apirilaren 3an, KOKE instalazioak ofizialki inauguratuta geratu dira. Zertarako balio duen “Justizia” inork pentsa dezake, ekintza hau oraindik baimenik gabe egin zuelako.
Bertan izan dira pertsona ezagunak: politikariak, finantza gizonak, eta abar; falta direnak lehendakaria eta aldundiaren nagusia, susmagarria.

Sunday, March 17, 2013

LOMCE Enkarterrin erantzuna

Martxoaren 15ean ospatu egin da bilera bat, Zallako kultur etxean, LOMCE jendearen aurrean aurkezteko.
Parte hartze nahiko handia eta orokorrean kezkatuta zenbait arrazoitik: legea oso zentralista delako, euskara errekuperatzeko prozesuari min egin diezaioke, irakasgai batzuek kalte egiten diolako –Teknologia barne, … baina, orokorrean, bere filosofia baztertzailea izan da gehien axolatzen dien partaideei.

Tuesday, February 12, 2013

Mimetiz, tren geltoki berria

Zallako Mimetiz auzoa tren geltoki berri bat estreinatzen ari da egun hauetan, Bilbotik Santanderrera dagoen trenbidean aurkitzen da eta Aranguren geltokiaren hurrengoa kokatzen da Karrantzarako noranzkoan. 
Berezitasun nabarmena bere kokapena da: malda batetan, hain zuzen; horra heltzeko igogailua prestatu dute eta honela Zallako erdigunetik oso gertu geratzen da tren geltoki hau: azoka, udaletxea, anbulatorioa, institutua, frontoia, Eguzki egoitza eta abar luze bat eskura daude puntu horretatik. 

Ongi izan arren, kezka pare bat sortu dira hiritarrengan: lehenengoa trenen mugimenduaren maiztasuna da, oso eskasa; bigarrena, tren-geltokia dagoen maldan ikusitako lur jausiak. Ura gainezka egin du ondoko mendixkan otsail euritsu honetan eta puntu pare batetan begi bistan utzi ditu zuloak, irudietan ikusten den legez. Arduradunak informatuta izatea espero dugu! 

Sunday, January 20, 2013

Euritea

Hogei egun daramatzagu 2013 urte honetan eta nahiko euri bota du jadanik, datorren astean honela jarraituko ei du.
Kadagoa Haranan Alonsotegin, Sodupen eta GueƱes esparru batzuetan gainezka joan da ibaia. Agian Ordunte urtegia noizbehinka zabaldu behar izan dute ura askatzeko eta une larrietan ez izateko estutasunik.
Balmasedan altuera majo hartu du baina ez du bere erretenetik alde egin, beheko bideoan ikus dezaken moduan.

Sunday, May 13, 2012

XIV. ERDI AROKO AZOKA

Aurten ospatzen ari da Balmasedan bere XIV. Erdi Aroko azoka. Herria honelako zapore berezietan murgiltzen da, garai bateko zaporea non gizakiak begi bistako teknologia menperatzen baitzuen. Eskulanak, animaliekin jardun, saltzaile, … eta aurten, bereziki, funanbulismoa, akrobaziak, eta antzeko jarduerak.

Saturday, May 05, 2012

Honenbesterako?


Krisi sakon batean murgilduta eta, ohikoa denez egoera horietan, euskal taldeak goian sailkapenetan: Errugbian  txapeldunak, saskibaloian hirurak “play off” jolastuko dute, … eta futbolean Athletic bi finaletan. Aurreko kopako finalean, krisia hasi berria zenean, Athleticeko jarraitzaileek 23 miloi euro gastatu ei zituzten Balentzian. Aurten Madrilera beste 20000 jarraitzaile hurbilduko dira eta Bukarest aldera 33 hegalaldi baino gehiago jadanik antolatuta daude.
Herrietan, nola ez, hainbat erakusketa. Beheko irudian Balmasedako udaletxean eskegitako oihala.