Showing posts with label euskara. Show all posts
Showing posts with label euskara. Show all posts

Sunday, December 29, 2013

Iruña Veleia

Zer gertatu da Iruña-Veleian? Zergatik batzuk ontzat ematen dituzte aurkitutako grafitoak eta beste batzuk zeharo ezinezkoak? zergatik suntsitu dute hain azkar zenbait aztarna? Hurrengo bideoan azalpen batzuk ematen dute, aztarna egiazkoak zirenak uzten dituztenek.

Thursday, August 22, 2013

HAU PITTU HAUK UEU-ri eman dio aurtengo saria

«Bihotzez eta bihotzetik» emandako saria da atzo (VIII-19) Bilboko Euskalgunean eman zena, Karmele Artetxe Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) zuzendariaren hitzetan. Hark jaso zuen Euskara Saria, unibertsitatearen izenean. Euskararen aldeko Hau Pittu Hau konpartsak urtero banatzen du sari hori, Aste Nagusian egiten duten bazkariaren ostean.
Euskalgintzan aritzen diren taldeen lana aitortzea da ekitaldiaren helburua. Aurten UEUri egokitu zaio, 1973tik «benetako euskal unibertsitatea» eraikitzen aritu delako, konpartsako kideen arabera. «Egun gizartean dauden irrika eta beharrak aztertuz, egokituz, eta, azkenik, lekua eskainiz». Hau Pittu Hau konpartsako kideek gogorarazi zuten konpartsak 25 urte bete zituela iaz, eta aldi berean UEUk bere 40. urtemuga ospatu zuela. Eta gaineratu zuten biak ala biak «euskaraz» funtzionatzen duten eta euskaltzaleen «topaleku» diren proiektuak direla.
«Herritik eta herriarentzat» sortutako edukiak ekoitzi eta plazaratzea da saria emateko beste arrazoietariko bat. UEUren izaera publiko eta soziala goraipatu zuten konpartsako ordezkariek. «Unibertsitatean euskaraz ikasteko eta ikertzeko lekua egokitu dute».
<!--[if gte mso 9]> Artetxek onartu zuen ez daudela sariak jasotzera ohituta, baina konpartsakoek egindako aitortza eskertu zuen. «Garai zail hauetan, zeintzuetan bestelako aitortzak kentzen zaizkigun, eskertzekoa da gure hurbileko jendearen eskutik halakoak jasotzea». Unibertsitateko gaur egungo zein garai bateko kideak ere bertaratu ziren ekitaldira
Txabi Albarado

Friday, May 24, 2013

Zallako bertso eskola jaialdia

Urtero bezala,  aurten maiatzaren 17an hain zuzen, ospatu da Zallako antzokian bertso jaialdi bat. Bertan 5 bertsolari aritu dira publiko ugariren aurrean, haien artean bertso eskolako gazteak.
Alaia Martin, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Beñat Amezaga eta Jone Uria izan dira bertsolari gonbidatuak eta bi ordu atsegin eskaini dizkiete ikustera joan ziren guztiei, bereziki Beñat Amezagak bertoko bertsolari gaztea.

Bertso eskolako gazteek puntua jarri zieten  grabatutako bideo batean bertsolari banari, atal honek interesa areagotu die eskolako gazteei, bere burua eta ahotsa pantailan bistaratzean.


Sunday, December 09, 2012

Durangoko azoka


Une egokia abenduaren hasierako egunak honelako azoka gauzatzeko. Durangon biltzen dira ekoizle, banatzaile eta erosle, denak euskal kultura eusteko asmoz.
Garai hau, globalizazio garaia ei dena, ekonomiaren goraberak klase ertaina  murrizten du, gero eta meheago bihurtzen; neoliberalismoa aurrera doa gure inguruan, famili zehatz batzuen onean, baina gehiengoari kaltetzen... noiz arte ez dakigu. Burutazio hauek egoerak azokari mina egingo ez ote dion erakartzen dute.
Ekitaldi anitz, 300 baino gehiago, baina bata oso bitxia: Euskararen herriaren konstituzioa; orain daukaguna aldatzeko ordua heldu zaiola uzten dutenak hedatzen ari diren momentuan atera da lan hau. Idealismo hutsa?

Monday, September 03, 2012

Hau pittu hau 25 urteurrena

 Duela 25 urte sortu zen Bilbon "Hau pittu hau" konpartsa (ez dut esteka jartzen eraso bat jaso du eta bere Webgunea une honetan kutsatuta dagoelako)
Azkeneko jaietan ospatu egin dute eta bazkari bat, txosnen artean, egin eta sortzaileak gonbidatu egin zituzten ere bai.
Hamaika TB erreportaje txiki bat egin zion: