Showing posts with label robotika. Show all posts
Showing posts with label robotika. Show all posts

Saturday, October 15, 2011

Arte & Teknologia

Ematen du, hurrengo bideoak ikusten, teknologia eta arteak bat egiten dutela. Nahiz eta testuingurua errobotizatuta egon (Lego piezak eta prozesagailuak -NXT- erabiliz) ikusten duguna plastikotasun eta kreatibitate handia dauzka, sortzaileak benetan sormena aplikatu behar izan zuten, dudarik gabe.

_____

Tuesday, December 14, 2010

Ospatu da FLL10-11 Euskadin

Joan den larunbatean, abenduak 11n, Euskadiko FLL2010-11 ospatu izan da Derion, Bizkaian. Bertara 26 talde joan dira, denak ikastetxe bati lotuta. Aurkeztu zituzten bi hilabeteen zehar prestatutako proiektu zientifikoak, teknikok eta gero, egindako robotak lehian sartu ziren aurtengo FLLk erakundeak banatutako eremuetan.
Honelako kasuetan gertatzen den bezala, denetarik ikusi ahal izan dugu: poza, tristura, alaitasuna … baina gazteak oso motibatuak zirudien.
Enkarterri dagokienez, Zallako BHIk robot bat bidali zuen, Enkarterri III, nahiko lan eskasa egin zuena, nahiz eta saiakeretan oso puntuazio altua atera. 

 Aurten, lehengo aldiz, Muskizko Somorrostro ikastetxeak Somorobot delakoa bidali zuen ere. Taldeak ahalegin handiak egin ei zituen eta bere emaitzak jaso egin zituen. Azkenean, irabazleak, Arrasateko Arizmendi Ikerlanekoak suertatu ziren,  Zorionak!!   Eta guztiei segi saiatzen!!!

Tuesday, November 16, 2010

Rubick kuboa ebazten Legoz

Burua hausten ibili egin da gende anitz eta orain, horra hor, errobotak lasai lasai kuboa behar den moduan uzten!

Tuesday, October 19, 2010

Zalla BHI ikasleak Zamudio Parke Teknologikoan


Innobasquek gonbidatuta, Zallako institutuko ikasle batzuk Zamudioko parke teknologikoan izan dira astelehenean, urriaren 18an. Ikasle hauek First Lego League lehiaketan ari dira parte hartzen, FLLren aurtengo gaia ingeniaritza biomedikoa da, beraz, proiektu zientifikoaren problema edo egoera ebazteko horri buruzkoa izan behar da.
Bisitatutako enpresak Gaiker, genetikaz -beste gaien artean- egiten du ikerketa eta Robotiker, Tecnalia barruan dagoena, zein domotika proiektua garatzen ari baiten, besteen artean.

Friday, September 24, 2010

FLL2010-11 martxan


Jadanik abiatu da aurtengo FLL lehiaketa. Derion 26 talde eman dute izena. Zorte on guztientzat eta ongi pasa.
Zallako BHI da Enkarterriko ordezkaria, partaide batzuk aurkezpen saioan ikus daiteke ondoko argazkian.
Beste alde, aurtengo edizioaren finala Euskadin ospatuko da lehenengoz

Sunday, April 18, 2010

FLL Atlantako emaitzak


Amaitu da FLL 09/10 Atlantako finala, emaitzak jadanik kontsulta ditzake.
Espainatik Bartzelonako Blau la Vall taldeak sari bat ekarri du, "Gracious professionalism" dagokiona, hain zuzen.
Euskaditik Lauro ikastolakoak, Andoaingo Bideluze eta Donostiako Axular Lizeokoak irabasle atera ziren Derion. Azken bi hauek, Bartzelonan, bi sari ere jaso egin zituzten. Atlantarako bidaia eta egonaldia, Andoaindarrek esaten duten arabera, 15000€ ateratzen da eta norberak lortu behar ditu, bai da didaktikoa!!!

Wednesday, October 21, 2009

FLL "rules"

Ondoko eskekak aurtengo Firts Lego Leagueren Misioen araudira eramaten gaitu

Wednesday, October 14, 2009

Zalla BHI First Lego Leaguean FLL


Zallako BHI ikasten duten 4.DBH ikasleek hartuko dute parte aurtengo FLLan. Lehenengo aldiz egiten da Euskadin mundu mailan ospatzen den lehiaketa hau, eta kasu honetan "garraioak" dira gaia