Tuesday, December 14, 2010

Ospatu da FLL10-11 Euskadin

Joan den larunbatean, abenduak 11n, Euskadiko FLL2010-11 ospatu izan da Derion, Bizkaian. Bertara 26 talde joan dira, denak ikastetxe bati lotuta. Aurkeztu zituzten bi hilabeteen zehar prestatutako proiektu zientifikoak, teknikok eta gero, egindako robotak lehian sartu ziren aurtengo FLLk erakundeak banatutako eremuetan.
Honelako kasuetan gertatzen den bezala, denetarik ikusi ahal izan dugu: poza, tristura, alaitasuna … baina gazteak oso motibatuak zirudien.
Enkarterri dagokienez, Zallako BHIk robot bat bidali zuen, Enkarterri III, nahiko lan eskasa egin zuena, nahiz eta saiakeretan oso puntuazio altua atera. 

 Aurten, lehengo aldiz, Muskizko Somorrostro ikastetxeak Somorobot delakoa bidali zuen ere. Taldeak ahalegin handiak egin ei zituen eta bere emaitzak jaso egin zituen. Azkenean, irabazleak, Arrasateko Arizmendi Ikerlanekoak suertatu ziren,  Zorionak!!   Eta guztiei segi saiatzen!!!

No comments: