Obijuan, Juan González, teknologia libre defendatzen du, software, hardware, ezer gauzatzeko behar den guztia begi bistan lagatu beste edonork objektu edo sistema horrekin aurrera eramateko. Puri purian dago gaur egun maker filosofia, Obijuanek defendatzen duena, hain zuzen.
Showing posts with label teknologia. Show all posts
Showing posts with label teknologia. Show all posts
Thursday, November 05, 2015
Tuesday, August 05, 2014
2014 SOLAR QUEDADA
Seigarren urtez ospatu zen Kortesen “QUEDADA SOLAR” delako bilkura. Ohi
den bezala agorrilaren lehenengo asteburuan.
Energia gaiaren inguruan mugitzen dena interesatzen zaien jendea bereziki
hurbildu zen bertara; nola ez, energia berriztagarriz
funtzionatzen diren asmakuntzen zaleak ere bai. Horien ezker bazkaria zein
afaria eguzki labe edo kontzentragailuetan prestatzea posiblea da eta sukaldariei
asko laketzen zaie: zapore ezin hobeago, ingurumenari kalterik egin barik,
merkeago, eta gainera lagunekin partekatzeko. Aurten Suitza eta Mexikotik etorritako Michael Goëtz eta Victoria Aguilera hurbildu ziren; azken honek
elikadura zelan tratatu luze mantentzeko azaldu zuen ere bai.
Sukaldea aldenduz beste asmakizun ugari erakutsi zituzten Luis Perez, Gasteizko Taer enpresakoa
eta beste partaide batzuk.
Ane Garcés-ek, astrofisikaria, eguzkia aurkeztu zuen, eta
bere teleskopioaren ezker argizagia hurbildu zitzaien ikusleei.
Manel Riverok hitzaldi pare
bat eta tailer bat eratu zituen jendeari energiaren kontzeptuak eta teknologiak
hurbiltzearren.
Asmakuntzaz gain, hausnarketa sakonagoak egin ziren, paradoxak
ateratzen: zelan eguzki gainezka duen Estatu batek atzera bultza nahi dituen
energia berriztagarrien bidez lortzen den energiak? Zelan aurreztu energia? Etorriko
zaigun kontadore digitalak, eta abar luze bat. Bereziki Manolo Vilchez-ek zer aukera daude
oligopolioei aurre egiteko eta, bide batez, gure ingurumena babesteko azaldu
zuen, Som Energia eta Goiener kasuak.
Beste
motako energiak maneiatzen dituen Mario San Miguel-ek, errezitaldia eman zuen. Jendea oso pozik
atera zen Marioren “bakarrizketa” eta abestiak entzunda.
Urtero omenaldi bat egiten dio
Lurraren alde nabarmenki aritzen den pertsona bati. Aurten Petra Jebens-i eman zion saria eta errekonozimendua. Bera eta bere
senarra arkitektura bioklimatikoaren munduan aritzen dira; gaur egun Alemaniatik
ekarritako master bat online eskaintzen dute ere bai..
Etiquetas:
ekonomia,
energia,
teknologia
Tuesday, July 08, 2014
Teknologia kataloniako parlamentuan
Ciutadans-eko Carrizosa partaideak erantzuten die Teknologia irakasgaiari buruzko Kataluniako parlamentuan izan den agertze partaideei
Etiquetas:
hezkuntza,
teknologia
Thursday, August 01, 2013
MAKERS
Uztailaren 13 eta 14an MAKERS delako bilkura ospatu zen
Euskalduna zubiaren itzalean. Bilboko Itsas museoaren ondoan hainbat makers
bere “produktuak” eraman zituzten: 3D inprimagailuak, joskintza elektronikoa,
Arduino, Raspberri Pi, dronak, astronomia, jokuak, robotak, eta hainbat gauza.
Normalean ez daude profesionalak, hobby moduan hartzen da eta modu askea lan egiten da. AEBan sortu ei zen
bilkura hauek egungo teknologia eta ideiak partekatzeko
Etiquetas:
sormena,
teknologia
Wednesday, July 17, 2013
VI. IKASNABAR Zallan & ZALLATECH
EHU eta Zallako udalak sustatuta ospatu da “Ikasnabar” VI nazioarteko
biltzarra. Lehenengo aldiz ospatu da udalerri horretan eta, ematen du,
jarraitzeko asmozekin geratu dela. Biltzarraren gaia hezkuntza
teknologia da, bereziki unibertsitate mailan garatzen dena. Hau dela eta
aurten puri purian dauden gaiak landu dira, besteak beste MOOC, hau da
unibertsitateko urrutiko ikasketa masibo eta doakoa; PLE edo norberak zelan antolatzen
dituen eskura daukan informazioa kudeatzeko tresna anitza; E-learning plataformak edo azpiegitura ikas-irakasteko
prozesua urrutik, telematikoki, garatzeko. Emaileak hiru egunen zehar aritzu izan dira, uztailaren 9, 10 eta 11an, hain zuzen.
Ondoko bideoan Zallako alkatea den Javier Portillo Berasaluzek, agurra ematen die partaideei.
"Zallatech" markak sortu du lehenengo proiektu teknologikoen lehiaketa, idei batzuk aurkeztu dira 1. edizio honetara eta maila nahiko ona erakutsi dute, batzuk besteak baino garatuagoak eta ondoko bideoan finalera heldu ziren 6ak erakusten dira:
Ondoko bideoan Zallako alkatea den Javier Portillo Berasaluzek, agurra ematen die partaideei.
"Zallatech" markak sortu du lehenengo proiektu teknologikoen lehiaketa, idei batzuk aurkeztu dira 1. edizio honetara eta maila nahiko ona erakutsi dute, batzuk besteak baino garatuagoak eta ondoko bideoan finalera heldu ziren 6ak erakusten dira:
Etiquetas:
berrikuntza,
enkarterri,
hezkuntza,
teknologia
Sunday, May 26, 2013
Tecnologia en acción
Balentziako Teknologia irakasleen elkarteak web bat sortu du LOMCE legeak oinarrizko teknologian (DBH eta Batxilergokoa) duen eragina adierazteko, eta nolabait salatzeko ere bai.
Helbidea hauxe da: http://www.tecnologiaenaccion.com/
Estatu mailan badago plataforma bat Teknologia irakasleen elkarteak batzen dituena: PEAPT du izena eta bere bloga elikatzen du helbide honetan: http://peapt.blogspot.com.es/
Ekimena honetaz gain, beste ekintza egin dute aipatutako eragina gizarteak hobeto bistaratzeko, adibidez, flasmob bat muntatu zuten Balentzia iriaren erdigunean. Ehundik gorako partaide gelatu moduan agertzen dira zera adierazteko: "Teknologia barik dena geldituta geratzen da"
Etiquetas:
hezkuntza,
teknologia
Friday, May 24, 2013
Fracking, badago esperientzia
Heltzen ari da Europara Fracking teknika hau, baina jadanik bereak egin ditu Amerikako Estatu Batuetan. Aurreko post batean azaltzen zen nola eratzen zen teknika, orain YouTuben dagoen bideoa txertatzen dut bistaratzeko nolako portaera daukate honetan jarduten duten empresek,
Etiquetas:
ingurunea,
teknologia
Tuesday, May 14, 2013
Sansung eta 5G
Hemendik ez dugu oraindik 4G dastatu eta Korean ari dira 5Grekin aritzen naturaltasun osoz. Irudian teknikariak frogak egiten -ematen du edozein garajen daudela- Horra hor mundua eraldatzen ari direnak
Etiquetas:
teknologia
Tuesday, March 26, 2013
Errealitate hedatuta, gehituta, ...
Daramagu hiruzpalau urte entzuten kontzeptu hau, Augmented reality, ingeleraz. Aplikazioak gero eta hedatuagoak eta joko moduan erabiliko da gertu ikasgeletan (jadanik experientziak daude)
Etiquetas:
pedagogia,
teknologia
Thursday, February 28, 2013
Aniceto Calceta y la Tecnologia
Hitzaldi hau Meridan ospatu ei zen eta Guillermo Fesser-ek, Gomaespuma kide bat, bere lana aurkezten du, bide batez errepasu bat ematen dio egungo egoerari. Ia ordu oso bat irauten duen bideo, pena merezi du ikustea:
Etiquetas:
hezkuntza,
teknologia
Sunday, January 20, 2013
Euritakoa eta gero
Egun hauetan euri asko egiten ari da Europako alde honetan, baina baita,
noizbehinka, haize bortitza ere bai. Lotzen
baldin baditugu bi elementu horiek errez imajina dezake hainbat euritako zakarrontzietan
… eta orain dator irudimena, zer egin tresna hauekin haizete batek egoera
tamalgarria uzten dituenean?
Oihala berreskuratu eta, josteko makina ongi koipeztu, azkenean ondoko
bezalako poltsak gauzatu arte. Pentsa dezakegu beste objektu ere egin dezakeela
oihala zein hagatxoen birziklatzearekin, ea norbaitek sortzen du beste zerbait!
Etiquetas:
teknologia
Wednesday, January 16, 2013
LOMCEK EZ DU TEKNOLOGIAREN ALDEKO APOSTUA EGITEN
Jakina da LOMCEK ez du Teknologia Batxilergoan ikusi nahi, ez eta DBH 4. mailan ere ez. "Salvados" delako programan, http://www.lasexta.com/videos/ salvados/2012-mayo-27- 2012052700007.html, guillermo Dorronsorok planteatzen du guztiz kontrako ideia, bereziki krisi garai honetan.. Dorronsoro IK4 ( http://www.ik4.es/es/default. asp ) presidenteordea da eta oso lanpeturik nabil Euskadiko enpresen lehiakortasuna eusten.

Etiquetas:
hezkuntza,
teknologia
Sunday, December 30, 2012
Fracking, kontuz!!!

Nola funtzionatzen da? Ura, hondarra eta produktu kimikoak presioz xiringatzen dira gasa eta petrolioa atera erazteko. Non daude arriskua? Badirudi enpresek ez dute inoiz esan zer motako produktu kimikoak erabiltzen dituzten, zergatik?
Azken urte hauetan AEBetan erabiltzen ari da eta honela lortu egin dute prezio konpetitibo merkatuan. Europan planteatzen ari da eta Kantabria zein Euskadi erkidegoan miatzen ari ei dira.
EL Pais egunkarian New York unibertsitate baten irakaslea den Ingraffea jakintsuak azaltzen du zer problemak ekarriko lituzke sistema honek. Alde batetik, metanoren hedatzea, negu efekturako CO2 baino 4 bider du ahalmena; beste aldetik, akuiferoentzako arriskuak, eta uraren kalitatea galtzen badugu, Mena eta kadagoa haranean adibidez, akabo.
Etiquetas:
ekologia,
ekonomia,
teknologia
Friday, December 28, 2012
The next years
Petrolioaren menpekotasuna nabarmena da gure egungo gizartean baina, zer gertatuko da elementu beltz hori murrizten denean? nola birkokatuko dira gizartearen osagaiak? Hurrengo bideoan galdera hauek haien buruei egiten diete gure auzokideek, Britainia handikoek:
Etiquetas:
energia,
gizarte,
teknologia
Tuesday, December 18, 2012
Teknologia zer den
Esanahi ugari dauka teknologia hitzak: batzuentzat tramankuluetaz arduratzen dena da, beste batzuk eskulanekin erlazionatzen dute, beste kasutan informazio teknologiarekin lotzen dute, edo zientzia aplikatuta... "teknologo" on bat aurreko eta beste askoren sintesia eta ezagutza zabala izan behar du, beste konpetentzien artean...
Etiquetas:
teknologia
Tuesday, October 30, 2012
Design and Technology
Espainiako Bigarren Hezkuntzaren Teknologiak zerbait
antzekotasun dauka Britainia Handiko Design and Technology irakasgaiarekin;
gure kasuan gaia zabalagoa da eta konpetentziak lortzeko prestatuta dago ere
bai, adibidez, ikasleek ikas- prozesuaren jabe izanik ekintzailetza garatzen
du, beti helmuga praktikoa izanik. Beheko bideoan britainiarrek bere irakasgaia
azaltzen dute:
Etiquetas:
teknologia
Sunday, June 24, 2012
Tesla bikaina
Selekzioen
arteko futbol partidua jolasten den bitartean, TVE1k Teslari buruzko
erreportajea igortzen ari zela. Beti bezala, Serbiako teknologoaren izena
entzutean bere handitasuna etortzen
zaigu burura.
Nilola Tesla INFORME SEMANAL 2012ko ekainaren 23an.
Nilola Tesla INFORME SEMANAL 2012ko ekainaren 23an.
Etiquetas:
teknologia
Wednesday, May 30, 2012
D. Jeronimo de Ayanz y Beaumont
"Historia" napartar pertsonai honetaz ahastu egin da, bere lorpenak itzelak izan arren. Elhuyarrek antolautako bideoen lehiaketan bigarrena geratu dena, Jeronimori buruz izan da:
Etiquetas:
Nafarroa,
teknologia
Saturday, May 19, 2012
SCRATCH aguna Bilbon
Bilboko Alhondigan ari da ospatzen aurtengo Scratch eguna 2012, bertan 10-12 urteko neska mutil hartzen dute parte zenbait ikastetxetik etorrita. Scratch programazio lengoiaren ingurunea da, ez du zehaztasun sintaktiko handirik eskatzen eta hori dela eta nahiko egokia da gazteentzat. Bere bi aplikazio adar erabilenak joku edo animazioak egiteko eta, sentsore eta ekintzaile erantsiz, testuinguru bat kontrolatzea dira. Edizio honetan HIRU3 online eskaintzen du tban.
Etiquetas:
hezkuntza,
Scratch,
teknologia
Thursday, March 08, 2012
Subscribe to:
Posts (Atom)