Seigarren urtez ospatu zen Kortesen “QUEDADA SOLAR” delako bilkura. Ohi
den bezala agorrilaren lehenengo asteburuan.
Energia gaiaren inguruan mugitzen dena interesatzen zaien jendea bereziki
hurbildu zen bertara; nola ez, energia berriztagarriz
funtzionatzen diren asmakuntzen zaleak ere bai. Horien ezker bazkaria zein
afaria eguzki labe edo kontzentragailuetan prestatzea posiblea da eta sukaldariei
asko laketzen zaie: zapore ezin hobeago, ingurumenari kalterik egin barik,
merkeago, eta gainera lagunekin partekatzeko. Aurten Suitza eta Mexikotik etorritako Michael Goëtz eta Victoria Aguilera hurbildu ziren; azken honek
elikadura zelan tratatu luze mantentzeko azaldu zuen ere bai.
Sukaldea aldenduz beste asmakizun ugari erakutsi zituzten Luis Perez, Gasteizko Taer enpresakoa
eta beste partaide batzuk.
Ane Garcés-ek, astrofisikaria, eguzkia aurkeztu zuen, eta
bere teleskopioaren ezker argizagia hurbildu zitzaien ikusleei.
Manel Riverok hitzaldi pare
bat eta tailer bat eratu zituen jendeari energiaren kontzeptuak eta teknologiak
hurbiltzearren.
Asmakuntzaz gain, hausnarketa sakonagoak egin ziren, paradoxak
ateratzen: zelan eguzki gainezka duen Estatu batek atzera bultza nahi dituen
energia berriztagarrien bidez lortzen den energiak? Zelan aurreztu energia? Etorriko
zaigun kontadore digitalak, eta abar luze bat. Bereziki Manolo Vilchez-ek zer aukera daude
oligopolioei aurre egiteko eta, bide batez, gure ingurumena babesteko azaldu
zuen, Som Energia eta Goiener kasuak.
Beste
motako energiak maneiatzen dituen Mario San Miguel-ek, errezitaldia eman zuen. Jendea oso pozik
atera zen Marioren “bakarrizketa” eta abestiak entzunda.
Urtero omenaldi bat egiten dio
Lurraren alde nabarmenki aritzen den pertsona bati. Aurten Petra Jebens-i eman zion saria eta errekonozimendua. Bera eta bere
senarra arkitektura bioklimatikoaren munduan aritzen dira; gaur egun Alemaniatik
ekarritako master bat online eskaintzen dute ere bai..
No comments:
Post a Comment