Showing posts with label kultura. Show all posts
Showing posts with label kultura. Show all posts

Sunday, March 15, 2015

Bizkaiko bertsolari gazteen Bertso XXII txapelketa -2015- Zallan

Aurtengo Bizkaiko bertsolari gazteen Bertso XXII txapelketa Enkarterritik pasatu da martxoaren 11an. Zallako institutuan ospatu zen Enkarterri eta Uribe Kostaren arteko lehia.
Gazte mailan, institutu bertoko ikasleak diren Leire Portuges, Xabier Mardones eta Ander Uzelai, gutxigatik, Uribe kosta kideen aurrean irabazle geratu izan dira. Beste mailetan, berriz, kontrako emaitza atera dute enkarterrikoek. Orokorrean kostaldekoek aurrera egingo dute.
Nagusiak aurkezten.

Sunday, December 29, 2013

Iruña Veleia

Zer gertatu da Iruña-Veleian? Zergatik batzuk ontzat ematen dituzte aurkitutako grafitoak eta beste batzuk zeharo ezinezkoak? zergatik suntsitu dute hain azkar zenbait aztarna? Hurrengo bideoan azalpen batzuk ematen dute, aztarna egiazkoak zirenak uzten dituztenek.

Tuesday, April 09, 2013

Jose Luis Sanpedro hil da

José Luis Sanpedro hil egin da apirilaren 8an. Nahiz eta 96 urte beteta izan, oso buru azkarra zela adierazi zuen.
M15 mugimenduarekin lotuta izan da eta azken bi urte hauetan erreferentzia bezala hartu dute.  Dena dela, eta guzti hau aparte, bere lana oso zabala izan da literaturan: "La sonrisa etrusca", "El amante lesbiano", "La ciencia y la vida", "La senda del drago", .... eta ekonomia inguruan liburu multzo bat ere gauzatu zuen, adibidez, "Realidad económica y análisis estructural", "Los mongoles sobre Bagdad" eta abar.
Bakean izan bedi!

Sunday, December 09, 2012

Durangoko azoka


Une egokia abenduaren hasierako egunak honelako azoka gauzatzeko. Durangon biltzen dira ekoizle, banatzaile eta erosle, denak euskal kultura eusteko asmoz.
Garai hau, globalizazio garaia ei dena, ekonomiaren goraberak klase ertaina  murrizten du, gero eta meheago bihurtzen; neoliberalismoa aurrera doa gure inguruan, famili zehatz batzuen onean, baina gehiengoari kaltetzen... noiz arte ez dakigu. Burutazio hauek egoerak azokari mina egingo ez ote dion erakartzen dute.
Ekitaldi anitz, 300 baino gehiago, baina bata oso bitxia: Euskararen herriaren konstituzioa; orain daukaguna aldatzeko ordua heldu zaiola uzten dutenak hedatzen ari diren momentuan atera da lan hau. Idealismo hutsa?

Sunday, May 13, 2012

XIV. ERDI AROKO AZOKA

Aurten ospatzen ari da Balmasedan bere XIV. Erdi Aroko azoka. Herria honelako zapore berezietan murgiltzen da, garai bateko zaporea non gizakiak begi bistako teknologia menperatzen baitzuen. Eskulanak, animaliekin jardun, saltzaile, … eta aurten, bereziki, funanbulismoa, akrobaziak, eta antzeko jarduerak.

Sunday, March 21, 2010

Bertsolaritza


Joan den asteazkenean, martxoaren 17an, zonaldeko Bertsolaritzaren txapelketa ospatu zen lehendabizi Enkarterrin, Zallako kultur etxean hain zuzen. Irabazleak Lea Artibaikoak izan ziren eta aukera daukate lehiaketan jarraitzeko hurrengo fasera.
Zallako Institutuko DBH 2. eta 3. mailako ikasleak izan ziren bertan, ea Enkarterriko eskola hezitzen jarraitzen duen

Sunday, June 07, 2009

Erraldoiak eta buruhandiak

Balmasedan bildu ziren Hego Aldeko lurralde guztietako erraldoi eta buruhandi konparsak, ekainaren 6an. Ondo atera zen jaia euria hasi arte.