Monday, August 23, 2010

QR kodea



QR kodea ibilgailu-industrian erabiltzen zen; gaur egun sakelako telefonoetatik irakurtzea posiblea denez, aplikazio ugaritan hasi da ikusten, adibidez, publizitatean,, merchandasing, diseinua, Webgintzan...
Ezagunak diren barra-kodeak jadanik, QRkoak horren luzapena dira, nolabait, bidimentsionalak dira eta gure telefonoak irakurtzean estekatzen du helbide zehatz batetara, hori bai, telefonoak software egokia aurre instalatuta izan behar du.

Friday, July 23, 2010

Botatzeak

Egun hauetan Zallako BHIko eraikuntza bat eta ondoko frontoia, Mimetiz, botatzeari ekin diote. Ikastetxeak patio handiago izango du eta, denboraz, eraikuntza berrian, batxilergo gelak kokatuko dituzte.

Friday, July 16, 2010

Nekazari japoniarrak

http://elbazardelavida.blogspot.com/2010/07/obras-del-campesino.html
Helbide honetan agertzen da nekazari japoniarren kreatibitatearen adibide bat.

GALARLEIZ 2010


Uztailaren 18an ospatuko da aurten XV.garren Galarleiz froga. Mendiko lasterketa izanik nahiko proba gogorra izaten da, maratoi luzera berdinekoa baina Ordunte mendilerroaren zehar, Zallara heldu arte. Ea jarraitzen du ikusgarria izanik

Thursday, July 15, 2010

Sargoria

Udak ekartzen dizkigun sargori-egunak ekiditeko, hona hemen Balmasedako gaztek zer egiten duten, Zubi Zaharra ondoan Kadagua ibaiaren uretan murgiltu freskatzeko.

Balmasedan (ia) beti jai


Nahiz eta jaiak uztailaren 16an inguru ospatu, urtean zehar Balmasedan ospakizun anitz egiten dute. Azken aste hauetan, adibidez, euskal ezkontza bat, garagardo jaia, eta abar.
Irudian, "garagardo jaietan" erabili zuten karpa.

MENDEBALA-2010

Uztaila hasi berria eta Sopuertan bi egun musika zeltikorekin ongi pasatu ditu jendeak. Urtero ospatzen da bilkura hau, Kantauri itsaso ondoko herrietatik sortzen diren soinuak bereganatzen du Mendebala jaialdiak. Aurten Galiziako Luar na lubre eta Euskal Herriko Adarrots, Sokaide, Bizardunak eta Xabi Aburruzagaren ondoan Falarnoncaduca eta Asturiaseko Tejedor taldeak ziren egitarauan.

Wednesday, June 09, 2010

Itugarpe kadetea maila igo




Itugarpe bere taldearen bigarrena sailkatu zen. Ligatxo bat jolastu egin du beste 4 taldekin (gainontzeko taldeen bigarrenekoak, hain zuzen) eta lehengoa amaitu egin berri da, Amorebieta, Bermeo, Santurtziko Gazteak eta Loiola Indautxokekin jolastu ondoren. Zorionak Errekalde- Irala- S.Adriango taldeari!

Monday, May 31, 2010

Txapeldunak

Maiatzaren 28an, Zallako institutuko 9 ikaslek ROBOCAMPEONES -2010 lehiaketan parte hartu zuten. Horretarako Madrilen egon ziren hiru egunen zehar eta Sumo eta Rescue delako frogak gainditzeko errobotak doitu egin zituzten.
Gazte horien artean Mikel Hernández eta Ibai Cabareda ziren, bere errobota "Dora"rekin. Finalera heldu eta txapeldunak geratu.
Zorionak!!!

euskaltube.com bideoak | Izenburua: robocampeones-10 | Erabiltzailea: alfonso

Tuesday, May 04, 2010

Robocampeones10


Zallako institutuko ikasleak aurtengo Robocampeones ari dira prestatzen. Lehiaketa hau maiatzaren 28an ospatu da Madrilen eta bertara joango dira 4 talde, 9 ikasle. Horietako bik "Rescue" delako frogan arituko dira; beste bi taldek "Sumo" froga prestatuko dute. Irudian sumoren lehenego bi "sparring" aurrez aurre.