Wednesday, July 27, 2011

AIKAI

Balmasedako Eguzki dantza taldeak Errusiako Aikai antzerki eta dantza taldea gonbidatu du aurtengo X dantza ediziorako.
Taldea oso alaia eta "Errusia sakoneko" abestiak zein antzerki sketchak eskaini dizkiote Donibane plazan zegoen jendetzari.
Beste aldetik, Eguzki kideek itsasoko piezak, Lekeitioko ospetsua den zerraldo baten gainean egiten duena, bereziki, eta Nafarroako Korteseko "paloteado" eskaini dute ere bai.
Ea datorren urtean zer sorpresa ekartzen diguten...

Saturday, July 23, 2011

2011 SQ Nafar Kortesko Solar Quedada

Aurreko urteetan bezala, agorrila honetan "Solar Quedada" delako bilkura egingo da Nafarroako Kortesen herrian. Ekitaldia eta egitaraua bere Web orrian aurki dezake.

Udan murgilduta

Uda guztiak bezala hau ere SUArekin hasi da, Donibane- sua, hain zuzen. Edonon pizten dira udaberrian metatutako gauzak, bereziki ortuetan, belarra kiskaltzeko. Enkarterrian  askotan ikus ahal dira suak, bereziki Muskizen, non herriko jaiak ospatzen diren. Hiru mila argi-zuziak baino gehiago bildu ei dira aurten.
Baina ez bakarrik Muskizen, Balmasedan ere jende multzo bat bildu zen sutondoan:
 URA
Baina udan gozatzeko urak du arrakasta handiena; Balmasedan "El Carmen" jaietan, Kadagoa ibaia jaitsi egiten dute gazteek, beste batzuk arrainan harrapatzen saiatzen duten bitartean 

LURRA eta AIRE!!!
Elementuekin amaitzeko, lurrean gogor jo eta aurrera!. Galarleiz ospatu da aurten arrakasta handiarekin, helmuga Zallako udaletxearen inguruan amaitzen zen. Aurreko urteetan bezala, adin eta sexu guztietako partaide hartu dute parte bai muntain bike, martxa ala lasterketa modalitateetan.
Eta nola ez, Tourra, aurten ere Enkarterriko Samu Sanchez Pariseko podiumean izango da Mendiko maillotekin. Euskaltel taldea, nahiz eta aurrekontua murriztuta oso lan handia egin du eta txaloak ere merezi egin ditu.

Friday, June 10, 2011

Zallako erietxean helikopteroa

Larrialdi bat dela eta Osakidetza helikopetero bat lur hartu du erietxearen aurrean. Ingurukoak apur bat sorpresaz hartu egin dute gertatutakoa

Sunday, May 22, 2011

Banku etikoa

Joan Molék, TRIODOS Bank sortzaile bat, bankari ohia, etika eta ez etekin ahalik eta gehien ateratzea defendatzen du. Lurra mekanikoa da baina Gaia sistema organikoa da, lehenengoa automatikoki doa baina Gaia bizirik dago eta puntu batean gertatzen dena guztiok ohartzen dute...
Bideo luzea da, ia bi ordu, baina hainbat idei interesgarri adierazten du Joanek, eta lehenengoa ekonomia ez da matematika soilik, giza banakakoak elkar komunikatzeko balio duen zerbait dela...

Sunday, May 15, 2011

SCRATCH EGUNA

Scratch softwarek arrakasta handia lortu egin du azken urte hauetan. Gazteekin hasten da programatzen joko moduan eta "fitxak" edo ikurrak erabiltzen. Ahalmena nahiko handia da, nahiz eta hasieran denbora pasa besterik ez eman.

Bere eguna ospatzen dutenek web orri batean adierazten dute zehaztasunak eta parte hartzeko moduak ere bai.

Monday, March 21, 2011

1000 kurrilo Japonientzat


Makiko Sese, Madrilen bizi den neska japoniar batek, ideia bat izan du bere herriari laguntzeko. Aspaldidanik  kurriloak dira herri horren sinboloa, nolabait zori on ematen dute. Neska honek Web orri bat sortu du non laguntza bideratzeko papiroflexia erabili baitu. Bideo batean azaltzen du zelan egin kurriloak papera erabiliz, argazki bat berari bidaltzea proposatu du eta berak Japoniara bidaliko zuela. Hona hemen teknika:
Hala bedi!

Saturday, March 05, 2011

Emilio Olabarria Balmasedan

EAJk Madrilgo kongresuan duen pisuzko diputatua den Emilio Olabarria Balmasedan izan zen martxoaren 4an hitzaldi bat ematen. Konkretuki, pentsioei buruz aritu izan zen. Adierazpen maila altua eta gaia ongi ezagutzen duela erakutsi zuen, gaiari buruzko hainbat komisio eta lan taldetan izan ondoren. Atsegina, trinkotuta, diskurtso ongi sailkatuta, eta behin baino gehiago partiduaren aldeko keinu egin zuen, espero ahal zenez.

Saturday, February 12, 2011

SARE SOZIALAK


“Sare sozialetan preso” izenburuarekin Igor Leturiak idatzi egin du artikulu bat Elhuyar aldizkarian; bertan Sir Tim Berners-Lee, Webaren asmatzaileak, adierazi zuena erakarri du. Sintetikoki, Webaren sorrerako printzipioek (unibertsaltasuna, deszentralizazioa, estandar irekiak, sarearen neutraltasuna…) jasan dituen beherakada nabarmentzen du., are gehiago, egungo sare sozialek printzipio horiei kalte egiten dietela.
Sareak erabat itxiak dira, honela jendeak lagun gehien dituen saretan ematen du izena, eta mundu guztia sare gutxi batzuetan kontzentratzen da, dena erabat zentralizatuta geratzen da, gainera, enpresa baten edo batzuen monopolio edo oligopolioa gertatzen da.
Beste fenomeno bat zabaltzen ari da, blogetan edo foroetan sortzen diren eztabaidak helarazten dira honelako sareetara, jendeak bere lagunekin partekatzen dituelako, azkenean sakabanatzen dira erakarpenak, hasierako blog edo foroa kaltetuz.
Beste aldetik, sare batean sortzen diren edukiak bertan geratzen dira, formatu estandar ez dagoenez ezin da eraman beste batera. Igorrek konparatzen du egoera gure posta elektroniko zerbitzuaren hornitzaile batek ez bagintuen uzten mezuak bestetara bidaltzea.
Zelan saihestu egoera hau?  Azken honetan zerbitzu pare bat martxan daude: Status-Net software libre da, edozeinek instalatu dezake; Identi.ca zerbitzu-hornitzaileak erabiltzen du eta OStatus standard irekia erabiltzen du zerbitzari ezberdinen artean egoera partekatzeko. Iaztik Diaspora software librea sortu zen ere, intentzio berdinekin.
Aukerak badaude, orain gure erabakiak!

Saturday, January 29, 2011

Energia sortzen trenbidean


Nola ez zitzaigun bururatu? trenek trenbidea zapaltzean, eta efektu piezoelektrikoz, energia sor dezakete. Honela pentsatu zuen Israelgo enpresa den Innowattech-ek, eta lehen autobideetan eta orain trenbideetan energia ekoizten ari ei da. Trenbideen azpian zoru bereziak kokatzen dira, noski materiala efektu piezoelektrikorako sentikorra izan behar da.  Kasu honetan ez bakarrik energia, zeramikazko diskoek informazioa jasotzen dute: ere bai: zenbat tren, ze abiadura, zenbat gurpil...