Thursday, February 28, 2013

Aniceto Calceta y la Tecnologia

Hitzaldi hau Meridan ospatu ei zen eta Guillermo Fesser-ek, Gomaespuma kide bat, bere lana aurkezten du, bide batez errepasu bat ematen dio egungo egoerari. Ia ordu oso bat irauten duen bideo, pena merezi du ikustea:

Sunday, February 17, 2013

Hezkuntza Filosofia Vedantaren ikuspuntutik

Ivan Oliverosek Artzentaleseko Amalurraren egoitzan emandako hitzaldiaren zati bat bistaratzen da hurrengo bideoan. Filosofia Vedantaren ikuspuntutik zelan planteatzen den hezkuntza, hauxe izan gaiaren leloa.

Tuesday, February 12, 2013

Mimetiz, tren geltoki berria

Zallako Mimetiz auzoa tren geltoki berri bat estreinatzen ari da egun hauetan, Bilbotik Santanderrera dagoen trenbidean aurkitzen da eta Aranguren geltokiaren hurrengoa kokatzen da Karrantzarako noranzkoan. 
Berezitasun nabarmena bere kokapena da: malda batetan, hain zuzen; horra heltzeko igogailua prestatu dute eta honela Zallako erdigunetik oso gertu geratzen da tren geltoki hau: azoka, udaletxea, anbulatorioa, institutua, frontoia, Eguzki egoitza eta abar luze bat eskura daude puntu horretatik. 

Ongi izan arren, kezka pare bat sortu dira hiritarrengan: lehenengoa trenen mugimenduaren maiztasuna da, oso eskasa; bigarrena, tren-geltokia dagoen maldan ikusitako lur jausiak. Ura gainezka egin du ondoko mendixkan otsail euritsu honetan eta puntu pare batetan begi bistan utzi ditu zuloak, irudietan ikusten den legez. Arduradunak informatuta izatea espero dugu! 

Tuesday, February 05, 2013

Inausketa


Abenduan da garaia, eta ilbehera momentua inausketa egiteko. Honela dio tradizioak. Hala ere, jakin behar da zelan egiten den operazioa. Zallako fruitagintza estazioan ikastaroak eman dira inausketa egiten ikasteko.
Irudian, intxaurrondoa, adarra potoloa kendu ostean likido bat jariotzen zaio honelako itxura hartuz. Gaixotasuna duela ematen du. Zer aholkatzen da kasu honetan? agian buztina jarri zaurian bertan?

Otsailean, nahiz eta euria eta elur bota, mahatsondoko ohiko lanekin jarraitzen dute. Irudian Balmasedako malda batean landareak egokitzen

Sunday, January 20, 2013

Euritakoa eta gero


Egun hauetan euri asko egiten ari da Europako alde honetan, baina baita,  noizbehinka, haize bortitza ere bai. Lotzen baldin baditugu bi elementu horiek errez imajina dezake hainbat euritako zakarrontzietan … eta orain dator irudimena, zer egin tresna hauekin haizete batek egoera tamalgarria uzten dituenean?
Oihala berreskuratu eta, josteko makina ongi koipeztu, azkenean ondoko bezalako poltsak gauzatu arte. Pentsa dezakegu beste objektu ere egin dezakeela oihala zein hagatxoen birziklatzearekin, ea norbaitek sortzen du beste zerbait!

Euritea

Hogei egun daramatzagu 2013 urte honetan eta nahiko euri bota du jadanik, datorren astean honela jarraituko ei du.
Kadagoa Haranan Alonsotegin, Sodupen eta GueƱes esparru batzuetan gainezka joan da ibaia. Agian Ordunte urtegia noizbehinka zabaldu behar izan dute ura askatzeko eta une larrietan ez izateko estutasunik.
Balmasedan altuera majo hartu du baina ez du bere erretenetik alde egin, beheko bideoan ikus dezaken moduan.

Thursday, January 17, 2013

EUSKO martxan

 Urtarrilaren 15ean aurkeztu dira eusko 5 txartel ereduan, Baionako Halles-etan iragan den prentsaurrekoan.
Txartel horiek, Bob Edme-k egindako argazkiak Ramuntxo Partarrieu-ren maketaren gainean, urririk, errepresentatzen dituzte alde batean leku enblematikoak, eta bestean iparraldeko aktibitate ekonomiko eta kulturalak.
Euskoek bost seguritate sistema dituzte :
  • filigrano bat
  • urreztadura berotua
  • puntzoi edo zigiluak (itsuek erabil ditzaketenak txartelen identifikatzeko)
  • fotokopien kontrako tinda fluorezentea
  • eta bosgarren sistema bat, diskretuagoa, segeretua egonen dena !

Hitzordua larunbatean Laborantxa Ganbaran
1,2,5,10 eta 20 eusko txartelak aitzin agerraldian aldatuak izanen dira euroen kontra Laborantxa Ganbararen urte betetzetan, urtarrilaren 19an Ainiza Monjolosen 9taik atsaldeko 2ak arte.
Euskoen erabilpen orokorraren bultzaketa, urtarrilaren 31an iraganen da Iparralde osoan, Eusko sarearen aldagunetan. Harpidetuek aldagune horietan eskuratzen ahalko dituzte bere kide kartak, euskoen erabiltzeko beharrezkoak, baita zerbitzu emaileen aurkibidea nun agertuko diren jadanik euskoak onartzen dituzten lehen komertsio, enpresa eta elkarteak.
Bestalde, paperezko moneta horrez gain 2013 erditxua aitzin agertu behar liteke moneta elektroniko bat, Interneten bidez transferentziak egin ahal izaiteko profesionalen artean.
Beste berrikuntza : on-line harpidetza
Oraindik goiti posible da %100ean euskoari internetez harpidetzea, kotizazioa sistema segurtatu baten bidez pagatuz (5€/urtea minimum). Hemen klik egin : harpidetza.
Ez gehiago duda, euskoa sustenga ! Harpidetu eta zuen inguruan harpidearazi, urtarrilaren 31an, bulktzaketarako, ahal bezain bat izan gaiten !
Harpidetza beharrezkoa da erebai Euskoaren bultzaketa Biltzar nagusian parte hartzeko, urtarrilaren 26an larunbatez Uztaritzen, 9ak30tan. Denak ongi etorriak dira, eta posible izanen da bertan harpidetzea 9taik goiti.

Wednesday, January 16, 2013

LOMCEK EZ DU TEKNOLOGIAREN ALDEKO APOSTUA EGITEN

Jakina da LOMCEK ez du Teknologia Batxilergoan ikusi nahi, ez eta DBH 4. mailan ere ez. "Salvados" delako programan, http://www.lasexta.com/videos/salvados/2012-mayo-27-2012052700007.html,  guillermo Dorronsorok planteatzen du guztiz kontrako ideia, bereziki krisi garai honetan.. Dorronsoro IK4 ( http://www.ik4.es/es/default.asp ) presidenteordea da eta oso lanpeturik nabil Euskadiko enpresen lehiakortasuna eusten.

Sunday, December 30, 2012

Fracking, kontuz!!!

Fracking, edo haustura hidraulikoa, petrolioa eta gasa ateratzeko teknika bat da. Produktu hauek harkaitzetan txertatuta daudenean erabiltzen den teknika, hain zuzen. 
Nola funtzionatzen da? Ura, hondarra eta produktu kimikoak presioz xiringatzen dira gasa eta petrolioa atera erazteko. Non daude arriskua? Badirudi enpresek ez dute inoiz esan zer motako produktu kimikoak erabiltzen dituzten, zergatik? Azken urte hauetan AEBetan erabiltzen ari da eta honela lortu egin dute prezio konpetitibo merkatuan. Europan planteatzen ari da eta Kantabria zein Euskadi erkidegoan miatzen ari ei dira.  
EL Pais egunkarian New York unibertsitate baten irakaslea den Ingraffea jakintsuak azaltzen du zer problemak ekarriko lituzke sistema honek. Alde batetik, metanoren hedatzea, negu efekturako CO2 baino 4 bider du ahalmena; beste aldetik, akuiferoentzako arriskuak, eta uraren kalitatea galtzen badugu, Mena eta kadagoa haranean adibidez, akabo.

Friday, December 28, 2012

The next years


Petrolioaren menpekotasuna nabarmena da gure egungo gizartean baina, zer gertatuko da elementu beltz hori murrizten denean? nola birkokatuko dira gizartearen osagaiak? Hurrengo bideoan galdera hauek haien buruei egiten diete gure auzokideek, Britainia handikoek: