Sunday, October 25, 2009

PUTXERAK


Urriaren 23an ospatzen den Balmasedako patroia Severino deuna da. Egunean zehar balmasedatarrek han-hemenka prestatzen dituzte putxerak. Tresna hauek antzinako trenetan erabiltzen ei ziren. Siderurgi-metalurgia sasoi zenean Bizkaia aldean, ikatzez zihoazen tren bakoitzean lapiko antzeko asmakizuna, putxera deituta, eramaten zuten. Ikatza erabiliz babarrunak zein beste janari prestatzen zuten gidari eta laguntzaileek.

No comments: