Sunday, December 20, 2009

Demokraziak huts egin?


Milaka pertsona bildu ziren abenduaren 19an "Egunkaria"ri bere elkartasuna adierazteko. Kasua demokraziaren huts galanta dirudi, eta honela bada, ezin da salaketa barik laga. Duela zazpi urte Egunkaria ixtea agindu zuen epai(?) batek. Oso neurri gogorra da, hainbat pertsona lanik gabe utzi egin zuen eta hedabide bat, orduan euskaraz argitaratzen zen bakarra, isil erazi zuen. Esandako denbora pasa ondoren fiskaltzak ez du ezer aurkitzen akusatuen kontra, beraz, nola da posible zigorra aurrez aplikatzea, frogarik ez ei ziren? agian ez zen justizia, politikarengandik baizik, agindua eman zen bere momentuan. Beste galdera, zelan ordainduko die Estatuak kaltetuei? Ea ikasten dugun hurrengorako eta demokrazia eusten dugun, nahiz eta esaldi zaharra dionez, "zibilizazio ostean, basamortua eta demokrazia eta gero, diktadura"

No comments: